Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute (lehenengo legealdian 60 izan ziren). Legebiltzarrak osaera paritarioa du, hau da, hiru lurralde historiko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkari-kopuru bera dute. Hautaketa lurralde historiko bakoitzean egiten da, ordezkaritza proportzionaleko irizpidei jarraituta.

"Eserlekuak" zutabean islatzen da hauteskundeen ondoren Talde bakoitzak osatzen duen kideen kopurua. Legealdi bakoitzean zehar aldaketak izan dituztenek osakideen hasierako eta amaierako kopurua azaltzen dute. Koadro azpian azaltzen dira izandako aldaketak.

Legebiltzar taldeaSiglakTaldea edo alderdi politikoaEserlekuak: Hasiera- BukaeraIkurra
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas VascosNVEuzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)25 EAJ-PNV erakundearen logotipoa
Herri BatasunaHBHerri Batasuna (HB)11 HB erakundearen logotipoa
Socialistas Vascos - Euskal SozialistakSVPartido Socialista de Euskadi-Partido Socialista Obrero Español (PSE-EE/PSOE)9 - 8 PSE/PSOE erakundearen logotipoa
Euskadiko EzkerraEEEuskadiko Ezkerra 6 - 7 EE erakundearen logotipoa
Centristas Vascos CVUCD6 - 0 UCD erakundearen logotipoa
Mistoa-APMistoa-APAlianza Popular2 AP erakundearen logotipoa
Mistoa-PCE-EPKMistoa-PCE-EPKPartido Comunista Español-Euskal Partidu Komunista1 - 0 Mixto-PCE-EPK erakundearen logotipoa
Centro Democrático y SocialCDSCDS0 - 4 CDS erakundearen logotipoa
MistoMisto 0 - 3

1982-11-24an legebiltzarkide batek Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak taldea utzi eta Mistoa taldean sartu zen.

1982-1-27an legebiltzarkide batek Mistoa - PCE-EPK taldea utzi eta Euskadiko Ezkerra taldean sartu zen.

1983-1-19an legebiltzarkide batek Centristas Vascos taldea utzi eta Mistoa taldean sartu zen.

1983-2-25ean legebiltzarkide batek Centristas Vascos taldea utzi eta Mistoa taldean sartu zen.

1983-5-25ean lau legebiltzarkideek Centristas Vascos taldea utzi eta Parlamentario Centro Democrático y Social taldean sortu zuten.