Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute (lehenengo legealdian 60 izan ziren). Legebiltzarrak osaera paritarioa du, hau da, hiru lurralde historiko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkari-kopuru bera dute. Hautaketa lurralde historiko bakoitzean egiten da, ordezkaritza proportzionaleko irizpidei jarraituta.

"Eserlekuak" zutabean islatzen da hauteskundeen ondoren Talde bakoitzak osatzen duen kideen kopurua. Legealdi bakoitzean zehar aldaketak izan dituztenek osakideen hasierako eta amaierako kopurua azaltzen dute. Koadro azpian azaltzen dira izandako aldaketak.

Legebiltzar taldeaSiglakTaldea edo alderdi politikoaEserlekuak: Hasiera- BukaeraIkurra
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas VascosNVEuzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)22 EAJ-PNV erakundearen logotipoa
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak SVPartido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra-Partido Socialista Obrero Español (PSE-EE/PSOE)16 PSE/PSOE erakundearen logotipoa
Herri Batasuna HBHerri Batasuna (HB)13 HB erakundearen logotipoa
Eusko Alkartasuna EAEusko Alkartasuna (EA)9 EA erakundearen logotipoa
Popular Vasco-Euskal Talde Popularra PVPartido Popular (PP)6 PP erakundearen logotipoa
Euskadiko EzkerraEEEuskadiko Ezkerra 6 - 0 EE erakundearen logotipoa
Mistoa-Unidad AlavesaMistoa-UAUnidad Alavesa (UA)3 UA erakundearen logotipoa
Euskal EzkerraEUEEuskadiko Ezkerra 0 - 5 EUE erakundearen logotipoa
Mistoa-EEMistoa-EEEuskadiko Ezkerra0 - 1 - 0 EE erakundearen logotipoa
Mistoa-IndependienteMistoa-I 0 - 1

1991-12-24an legebiltzarkide batek Euskadiko Ezkerra taldea utzi eta Mistoa-EE taldean sartu zen.

1992-1-8an bost legebiltzarkide Euskadiko Ezkerra taldea utzi (taldea hau desagertuaraziz) eta Euskal Ezkerra taldean sartu ziren.

1993-2-23an Mistoa-EE taldeko legebiltzarkidea (taldea hau desagertuz) Mistoa-Independiente taldean sartu zen.