Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Derechos Humanos y Solicitudes Ciudadanas
3
Comparecencia de representantes de la Coordinadora de Euskadi de la Campaña "Deuda externa ¿deuda eterna? Año 2000 Libertad para mil millones de personas", a petición de la Comisión, de conformidad con la solicitud formulada por ellos mismos, a fin de presentar dicha campaña.
16.06.1999
6
02:22

Iniciativas origen

06\10\06\03\00009A fin de presentar la campaña "Deuda externa ¿deuda eterna? Año 2000 libertad para mil millones de personas"

Trámites

Comparecen Pedro Sarasua Arrastoa, Pedro Etxeburua, Rosa María Hueto Arce, Enrique García Ruiz y Miguel González Martín, y entregan documentación (R.E. 140).

Oradores

Representante de Cáritas Diocesanas

Representante de Alboan

Representante de Ingenieros para la Cooperación

Madrazo Lavín, Javier (GP Mixto-IU)

Larreina Valderrama, Rafael (GP EA)

Huertas Vicente, Manuel (GP SV-ES)

Peña Somavilla, Rakel (GP EH)

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (GP PV-ETP)

Solaguren Santamaría, Covadonga (GP NV)

Secretario Social de la Diócesis de San Sebastián

Texto

Hori horrela delarik, hirugarren puntura pasatuko ginateke;
eta hirugarren puntura pasatzeko, gonbidatuak sartzeko deia
egingo dugu. (Pausa.)

Legebiltzarkide jaun-andreok, gaurko gai-zerrendaren
hirugarren puntua: “’Kanpoko zorra, betiko zorra? 2000.
urtea. Mila milioi pertsonentzat askatasuna’ kanpainaren
Euskadiko koordinadorako ordezkarien agerraldia, eurek
egindako eskariari jarraiki, batzordeak eskatuta, kanpaina
horren aurkezpena egiteko”.

Koordinadoraren izenean hemen ditugu gurekin Pello Sarasua
jauna, Miguel González jauna, Enrique García jauna, baita
Rosa Hueto andrea eta Pedro Etxeburua jauna. Beraz, orain
koordinadorako ordezkariei, Pello Sarasuari hain zuzen,
hitza ematen diot.

El Sr. REPRESENTANTE DE CÁRITAS DIOCESANA DE SAN SEBASTIÁN
(Sarasua Arrastoa): Kaixo, egun on.

Hemen gaudenok Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban “Kanpo zorra,
betiko zorra?” kanpaina aurrera eramaten ari diren eta bere
atxikimendua adierazi duten elkarte, erakunde eta pertsonen
ordezkari bezala etorri gara.

Kanpaina hau mundu mailan 53 herrialdetan ari da aurrera
eramaten, eta iparra eta hegoko herrialdeak gara arazo
honen aurrean kezkaturik gure ahalegina egin nahi dugunok
milioika pertsonaren giza eskubideak bete daitezen.

Hori da gaur hemen egotearen arrazoia, milioika pertsonaren
giza eskubideak egunero zapalduak direlako. Kanpo zorrak
milioika pertsonarengan du eragina. Herrialde asko izan
dira bere biztanleen egoera hobeagotzeko dirua eskatu behar
izan dutenak, baina kasu askotan hegoaldeko herri hauek
jaso duten dirua gobernuen esku geratu da edo herri hauen
egoera hobetu ez duen hainbat gauzatan erabili da: obra
erraldoiak egiten, gutxi batzuen onurarako eginiko
inbertsioak eta abar.

Baina ordaintzeko garaia iritsi denean, orduan bai,
herrialde hauetako biztanleak izan dira zorra ordaindu
behar izan dutenak. Beraiek ikusi ez duten diru horren
ordainketaren arduradun bihurtu dira. Horrela, bere
herrialdeetako gobernuek osasun-programetan, hezkuntzan
inbertitu beharrean,