Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Derechos Humanos y Solicitudes Ciudadanas
4
Propuesta en relación con el escrito dirigido por "Hirugarren Mundua ta Bakea".
02.02.2000
16
01:50

Iniciativas origen

06\11\08\00\00005Sobre acciones judiciales derivadas del asesinato del cooperante vasco D. Iñigo Egiluz Telleria.

Trámites

Se aprueba por unanimidad.

Texto

El Sr. PRESIDENTE: Laugarren puntua: “‘Hirugarren Mundua ta
Bakea’ taldeak bidalitako idazkiari buruzko proposamena”.
Puntu honetan ere gauza bera gertatu zen. Idazki bat
eskuetan dugularik ez genuen ospatu Giza Eskubideetako saio
formala, baina bai izan genuen aukera Jorge Iván Castaño
gotzainarekin izateko elkarrizketa bat, eta elkarrizketa
horren ondorioz ere proposamen bat bideratzen zitzaigun
Giza Eskubideetako Batzordera. Proposamen hori ikusirik,
batzordeko presidenteak pentsatu du onena izango
litzatekeela Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzari igortzea
gure akordio bat, non esaten den bere esanetara geratzen
garela gai honen jarraipena egiteko, beraiek (bai Bilboko
Udala eta Eusko Jaurlaritza) direlako salatariak kasu
honetan. Eta, beraz, zuek guztiok duzue proposamen hau
eskuetan, eta inork ba al du honetaz zerbait esaterik?
(Negativa.)

Beraz, bozketara pasatzen dugu proposamena. (Pausa.)

Efectuada la votación, el resultado fue el siguiente: se
aprueba por unanimidad.