Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Derechos Humanos y Solicitudes Ciudadanas
6
Ruegos y preguntas.
02.02.2000
16
01:50

Oradores

Goirizelaia Ordorika, Jone (GP EH)

Texto

La Sra. Goirizelaia Ordorika solicita la palabra.

La Sra. GOIRIZELAIA ORDORIKA: Bai, lehendakari jauna. Nik
galdera bat nahi dot egin.

El Sr. PRESIDENTE: Bai, seigarren puntura joango gara:
“Eskariak eta galderak”. Goirizelaia andreak du hitza.

La Sra. GOIRIZELAIA ORDORIKA: Bai. Gogoratzen dozuenez,
Senideen konparezentzia izan eta gero, komisio honek
erabaki bat hartu zuen, erabaki horren arabera, hainbat
elkarrizketa egiteko deialdiak egin behar zirala. Eta
momentu honetan ez dakigu eskaerak eginda dagozan,
erantzunik badagoan ala ez, eta, bueno, erantzunak ez
badoguz jasotzen, ba, zer egingo dogun edo zer asmo
daukagun edo nola..., bueno, planteatu behar dogun
onartutako gauza guztiak aurrera eramateko.

Orduan, nire galdera da ea eginda dagozan eskaerak,
erantzunik badagoan eta, ez badogu inongo erantzunik
jasotzen, ba, komisio honek zer egin behar dauan edo noiz
tratatuko dogun gaia.

El Sr. PRESIDENTE: Bai. Goirizelaia andrea, abenduaren 9an
hartutako akordioaren arabera, Senideak elkarteak eginiko
agerraldiaren ondoren, nik badaukat hemen akordio horiek
bidaliak izan diren agiria, eta hemen daukat Eusko
Legebiltzarreko presidente jaunak, Juan María Atutxa
jaunak, Barne-ministroari zuzendutako eskutitza, joan den
abenduaren 14ean, eta hemen daukat eskutitzaren
erreferentzia-zenbakia.

Berdin ere daukat Eusko Legebiltzarreko presidente jaunak
Ángel Yuste, Instituciones Penitenciarias delakoaren
zuzendari orokorrari bidalitako eskutitza, eta bidalia izan
zen, esan dudan bezala, 99.eko abenduaren 14an, eta bere
erreferentzia-zenbakia ere badut.

Horrela ere, Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiko
presidentea den Javier Delgado jaunari Juan María Atutxa
Eusko Legebiltzarreko presidentea den jaunak bidalitako
eskutitza, data berberean, 99ko abenduaren 14an, eta bere
irteeraren erreferentzia-zenbakiarekin.

Frantziako Errepublikako enbaxadorea den Patrick Leclercq
jaun gorenari Eusko Legebiltzarreko presidente jaunak
bidalitako eskutitza, data berberean, 99ko