Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Derechos Humanos y Solicitudes Ciudadanas
3
Asuntos que han llegado a la Comisión hasta la fecha y, en su caso, propuestas del Presidente de la Comisión en relación con los mismos.
15.03.2000
17
01:00

Texto

Legebiltzarkide jaun-andreok, gai-zerrendaren hirugarren
puntuak honela dio: “Batzordera egun arte sarturiko gaiak
eta, halakorik balego, batzordeko lehendakariak gai horiek
direla-eta eginiko proposamenak”.

Egia esan, joan den batzordetik gaur arte batzorde honetan
sartu diren gaiak hogei izan dira, eta nik hogeien artean
ez daukat inolako proposamenik egiterik. Zalantzarik izanez
gero, batetan baino ez daukat zalantza, eta da iritsi den
azkenean. Azken iritsi den dokumentua edo eskaera izan da
Brigadas Internacionales de Paz, Gasteiz delakoak
bidalitako fax bat, Kolonbiako San José de Apartado-n
izandako giza eskubideen gaitzespen-ekintza batzuk direla-
eta, eta hori dela-eta Kolonbiako hainbat agintariri
eskutitz bat bidaltzeko eskatzen zaigu.

Gaur onartu dugun agirian ikusi dugu nola aurreko
batzordean horrelako eskutitz bat ere bidali genuela
Kolonbiara Iñigo Egiluz koperantearen heriotza dela-eta,
eta ez dakit hau nahikoa den. Dena den, talde honekin
harremanetan jarriko naiz ikusteko ea hori nahikoa duten
ala ez, eta hurrengo batzorde batean aipatuko dugu.

Bestela, gaur arte sartu diren gaien artean nik ez dut ezer
proposatzekorik ikusten. Pendiente geratzen da aurreko
batzordean ikusi genuen kontu bat, eta da hainbat
agintariri euskal presoen egoera dela-eta hemen hartutako
akordioen arabera Legebiltzar honetako presidente jaunak
bidalitako eskutitzen erantzun eza dela-eta ea zerbait
egiterik zegoen. Ez du ezer asmatu, ez du ezer proposatu,
eta, beraz, beste batzorde baterako utziko nuke. Nik,
bestela, ez daukat ezer proposatzekorik.