Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Derechos Humanos y Solicitudes Ciudadanas
4
Debate y resolución de la propuesta presentada por la Sra. D.ª Jone Goirizelaia Ordorika, parlamentaria del Grupo Euskal Herritarrok, solicitando gestiones para el traslado de varios presos.
26.06.2000
19
01:37
Asunto tercero en el orden del día de la convocatoria. El Sr. Madrazo Lavín hace constar en acta su acuerdo con la propuesta.

Iniciativas origen

06\11\08\00\00009En relación con el traslado de presos.

Trámites

Se aprueba una propuesta del GP EH por 9 votos a favor (NV EH EA). No participan en la votación los GG.PP. PV SV y Mx-FA.

Oradores

Goirizelaia Ordorika, Jone (GP EH)

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (GP Mixto-FA)

Madrazo Lavín, Javier (GP Mixto-IU)

Larreina Valderrama, Rafael (GP EA)

Ares Taboada, Rodolfo (GP SV-ES)

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (GP PV-ETP)

Rubalkaba Quintana, José Antonio (GP NV)

Texto

Tercer punto del orden del día: “Jone Goirizelaia Ordorika
Euskal Herritarrok Taldeko legebiltzarkide andrearen
proposamena, preso batzuen trasladorako gestioak egiteko
eskatzekoa. Eztabaida eta ebazpena”.

Goirizelaia andreak du hitza.

La Sra. GOIRIZELAIA ORDORIKA: Bai, lehendakari jauna.

Beno, hasi baino lehenago, hemen ikusten dut puntu
desberdinak daudela, baina, nahiz eta puntu desberdin
bezala agertu, nik uste dut batuta daudela, ze gauza batzuk
modu berdinean edo erresoluzio berdinak eskatzen direla.
Alde batetik, guk hemen hirugarren puntuan planteatzen
duguna eta hemen bosgarrenean sartutakoa gauza bera dira;
hain zuzen ere, ba, trasladoari buruz dira. Eta gero guk
laugarren puntu bezala planteatzen duguna ere, ba, Euzko
Abertzaleen proposamenean dator gauza bera. Orduan,
eztabaida ez errepikatzeko, nik uste dut posible dela, ba,
gauza batzuk batzea, ez egiteko puntu bakoitzean eztabaida
berdina. Nik ez dakit hori posible den edo ez, edo nola
egin ahal den gauza hori, debatean sartu baino lehenago.

Bestela, ez badago modurik, ba, orduan, guk hemen,
hirugarren puntuan planteatzen duguna da traslado-eskaera
senide baten gaixotasunagatik. Hain zuzen ere, eskatzen
duguna da Gotzone López de Luzuriaga, Josean Etxebarria
Aiseta, Enrique Letona Biteri, Ramón Zabaleta Garmendia,
Raúl Ibáñez eta Amaia Segurola, Maite Pedrosa Barrenetxea,
José Antonio Galarraga eta Antxon López Ruizen trasladoa.
Hemen esplikatzen dugun moduan, beren familiarrek gaixo
larriak dauzkate, eta, hemendik, Euskal Herritik, kanpo
daudenez eta familiarrak oso txarto daudenez, alde batetik,
eta, beste alde batetik, adin nagusikoak direnez, ba,
ezinezkoa da beraiekin egotea eta bisitak burutzea.

Hain zuzen ere, guk hau planteatzen genuen bitartean,
adibidez, Enrique Letona Biteriren aita hil da. Orduan,
orain eskatzen dugun trasladoa ez da izango bere aitarekin
egoteko, baizik eta bere familiarekin egoteko. Hau
tramitatu den bitartean bere aita hil egin da (pasa den
astean hil zen), eta