Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Instituciones e Interior
2
Elección de la Mesa.
20.09.2005
1
00:11

Oradores

Elección del presidente (16:01)Ver vídeo

Elección del vicepresidente (16:06)Ver vídeo

Elección de la secretaria (16:09)Ver vídeo

Se levanta la sesión. (16:12)

Texto

Araudiko 32.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Mahaiko
lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria hautatuko
ditugu.

Batzordeko lehendakari izateko hautagairik aurkeztu nahi
duzue?

Elixabete Piñol andrea, zurea da...

La Sra. PIÑOL OLAETA: Bai, arratsalde on. Euzko Abertzaleak
taldearen izenean José Antonio Rubalkaba jauna proposatzen
dugu presidentziarako.

La PRESIDENTA DEL PARLAMENTO VASCO: Eskerrik asko.

Barkatu, zurea da hitza. Barkatu.

La Sra. ERAUSKIN OTEGI: Bai. Bueno, guk ere batzorde
honetarako proposamen bat egiten dugu: Aintzane Garate da.

Eta esan nahi dugu proposamen hau egiten dugula ez
gaudelako ados gauzak nola egin diren. Hasi ginenean
batzorde hauek zenbat kiderekin osatu, zenbat batzorde
egin..., guk esan genuen uste genuela alderdi guztien eta
talde guztien artean egin behar zela negoziaketa. Ez da
horrela egin; despatxoetan egin da, eta oso modu... Guri,
behintzat, ez zaigu gustatzen nola egin den. Uste dugu ere
batzordeen lehendakaritzen kopuruak proportzionala izan
behar duela, bakoitzak dauzkan legebiltzarkideen arabera.

Eta nola hori dena ez den bete eta nola badirudien guk
batzordeetan lehendakari bat bakarrik izatean denen
adostasuna dagoela, hori salatu nahi dugu. Eta, orduan,
Aintzane Garate proposatzen dugu lehendakaritarako.

La PRESIDENTA DEL PARLAMENTO VASCO: Eskerrik asko.

Beste inork badauka zeresanik?

Orduan, Araudiko 77. artikuluak dio pertsonak txartel bidez
hautatuko direla. Hasi bedi bozketa...

Barkatu. Mesedez, paperak falta dira hor...

Izenak banan-banan esango ditut. Hasi egingo dugu bozketa.
(Pausa.)

La presidenta procede al llamamiento de los miembros que
integran la comisión a fin de efectuar la votación.

El resultado fue el siguiente: votos emitidos, ; a favor
del Sr. Rubalkaba Quintana, 16; a favor de la Sra. Garate
Pagaldai, 2.

La PRESIDENTA DEL PARLAMENTO VASCO: Hori horrela, hautatuta
dugu batzordeko lehendakaria.

Jarraian Mahaiko lehendakariordea hautatuko dugu.
Hautagairik badago?

Antonio