Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria karguaz jabetzea (11.11.01.00.01)
2016.11.26
5
Gernikako Batzar Etxean egindako Saioa

Jatorrizko ekimenak

11\11\01\00\00001Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:15)Bideoa ikusi

--- (00:16)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:19)Bideoa ikusi

--- (00:21)Bideoa ikusi

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria (00:21)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:29)Bideoa ikusi

--- (00:30)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:31)Bideoa ikusi

Lehendakaria (00:31)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Goizeko hamabiak eta batean hamaikan hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Tejeria Otermin): Egun on guztioi. Hasiera
ematen zaio lehendakariak zin egiteko eta bere karguaz
jabetzeko bilkurari.

Lehen idazkariak du hitza, Eusko Legebiltzarraren Osoko
Bilkurak Iñigo Urkullu Renteria jaun txit gorena Eusko
Jaurlaritzaren lehendakari hautatu zueneko erabakia eta
izendapena egiteko eman den errege-dekretua irakurtzeko.

LEHEN IDAZKARIAK (Iturrate Ibarra): "Honako hau egiaztatzen
dut: Eusko Legebiltzarrak, 2016ko azaroaren 23 eta 24an
egindako osoko bilkuran, Iñigo Urkullu Renteria jauna
hautatu duela Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Hautaketa
honako artikuluok betez egin da: Konstituzioko 152.1,
Autonomia Estatutuko 33.1, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 4
eta 5, eta Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 165.a".

"540/2016 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa, Iñigo Urkullu
Renteria jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko
dena. Konstituzioko 152.1 artikuluan eta Euskal Herriko
Autonomia Estatutuko 33.1 artikuluan xedatutakoaren
arabera, Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzen dut
Iñigo Urkullu Renteria jauna, hala hautatu baitu Eusko
Legebiltzarrak 2016ko azaroaren 23an eta 24an egindako
bilkuran. Madrilen, 2016ko azaroaren 25ean".

LEHENDAKARIAK: Orain askatasun guztien ikur den Gernikako
Arbolaren azpian, zina hartuko da. Acto seguido, se
procederá a la toma de juramento, que se efectuará bajo el
Árbol de Gernika, símbolo universal de libertades.

Jaurlaritzako lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko
kideekin batera, Gernikako Arbolarantz abiatu da.

LEHENDAKARIAK: Lehen idazkari jaunak dauka hitza. Tiene la
palabra el señor secretario primero.

LEHEN IDAZKARIAK (Iturrate Ibarra): Lehendakariak bere
sinestei jarraituz eta berak hala erabakita, zina egingo
du.
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Apal-
apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko lur
gainean zutik, eta Gernikako haritzaren azpian asaben
gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen