Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea.
1980.04.09
2
II. Bilkura Egunkaria

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Bestalde, Euskadiko
Jaurlaritzarako hautagai bat bakarra aurkeztu da.
Aurkezpen honek honela dio.

EUSKO KONTSEILU NAGUSIAREN
IDAZKARI (Caño Moreno) jaunak: "Emilio Guevara
Saletak, Euzko Abertzaleak Legebiltzar-Taldearen
taldeburu gisa, honakoa azaltzen du: on Carlos
Garaikoetxea Urriza Eusko Jaurlaritzako Lehendakarigai
gisa aurkezten duela. Eta horrela adierazten du iragan
den martxoaren Eusko Legebiltzarraren Bilkuran
onartutako araua eta bidezko izan daitezen
gainontzekoak bete asmoz. Bilbon, 1980.eko apirilak 7".

LEHENDAKARI jaunak: Eta, hirugarrenez,
atzo Legebiltzar honen Mahaia Hitz-arduradun
Batzordeekin biltzartu zen Lehendakaria aukeratzeko
bideak taiutzeko. Biltzar honen ondorio bezala ebatzi
hau egin dut, Araudiak eskubidea ematen didan
neurrian. Entzun ezazue.

EUSKO KONTSEILU NAGUSIAREN
IDAZKARI (Caño Moreno) jaunak: "Lehendakaritza,
Biltzarreko Mahaiarekin ados jarrita, 1980.eko
martxoaren 31ko bilkuran ondorengo erabakia hartu du,
ahaldun jaunei 1980.eko apirilaren 9an egingo den
bilkurara deitzea, Euskal Herriko Kontseilu Nagusiak
egindako deiaren arabera horren kideen artetik Eusko
Jaurlaritzako Lehendakaria hautatzeari ekiteko.

"Biltzar honetako Araudia egiteke dagoela, eta
Diputatuen Kongresuko Araudian ere hautatze-modua
oharteman gabe dagoela, Autonomi Estatutuaren
lehenengo aldibaterako erabakiaren arabera azken hori
bait da ordezko izakeraz hemen ezarri beharrekoa, eta
Lehendakaritza honi, aipatu Araudiaren 23 atalaren
arauera hautatze-arauak ezartzea dagokiolarik,
Biltzarreko Mahaiarekin bat eginez eta Taldebu-
Batzordeari entzun ondoren, Lehendakaritza honek
ondorengoa erabaki du:

"Lehengo atala. Eusko Jaurlaritzako
Lehendakaria hautatzeko bilkura, Euzko Alderdi
Jeltzalearen Taldeak aurkeztutako hautagaiaren izena
irakurriz hasiko da.

"2. atala. Aurkeztutako hautagaiak bere
adierazpen politikoa egingo du Biltzarraren aurrean.
Hau egin ondoren, Lehendakariak bilkura eten egingo
du, hautagaiak erabilitako