Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Juan José Ibarretxe Markuartu jaun txit gorenaren zina eta kargu hartzea Eusko Jaurlaritzako Lehendakari gisa.
2001.07.14
5
00:25
Deialdia argitaratu gabe. Gernikako Batzar Etxean egindako saioa.

Jatorrizko ekimenak

07\11\01\00\00001Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria hautatzea

Izapideak

Kargua sinatu du, Gernikako Arbolaren azpian, Ibarretxe Markuartu jaunak.

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Francisco Javier Múgica jaunaren erailketagatik irakurritako adierazpena. (00:29)Bideoa ikusi

Minuto bateko isilaldia egiten da. (00:34)Bideoa ikusi

Lehen idazkariak bi testu irakurri ditu: 2001eko uztailaren 12ko Legebiltzarraren erabakia, lehendakaria hautatzeari buruzkoa, eta 812/2001 Errege Decretua, Juan José Ibarretxe Markuartu jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakarai izendatzen duena. (00:36)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako Lehendakariak zina egin du Gernikako Arbolaren azpian. (00:41)Bideoa ikusi

Lehen idazkariak Autonomia Estatutuaren 24. eta 33. artikuluak irakurri ditu. (00:51)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako Lehendakaria karguaz jabetu da. (00:53)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Goizeko hamabiak direla hasi da bilkura.

LEHENDAKARI (Atutxa Mendiola) jaunak: Legebiltzarkide jaun-
andreok, lehendakari jauna, Eusko Jaurlaritzako sailburu
jaunok, agintari eta lagunok, ongi etorriak.

Gaur ere, zoritxarrez, osoko bilkura hau, bilkura benetan
garrantzitsu eta ezohizko hau, saminak gaindituta hasi
beharrean aurkitzen gara. Barriro ere, jaun-andreok,
norabide-ezak, gogorkeriak, burubakokeriak, pertsona baten
bizia bere zuztarretik eta sakonenetik moztu dau.

Neure izenean eta ordezkatzen dogun herri honen izenean,
joan dadila bai gaur eraildako Múgica jaunaren senitarte
guztiarengana, bai bere lagunengana, bai bere sendi
politikoarengana, hau da, Unión del Pueblo Navarro, eta
baita ere Alderdi Popularrarengana eta Nafarroa osora, gure
doluminik eta hurbiltasunik zintzoen eta beroena.

Jaun-andreok, gaur ere, zoritxarrez, osoko bilkura hau,
bilkura benetan garrantzitsu eta ezohiko hau, saminak
gaindituta hasi beharrean aurkitzen gara. Berriro ere,
jaun-andreok, norabide-ezak, gogorkeriak, burubakokeriak,
pertsona baten bizia bere zuztarretik eta sakonenetik moztu
du.

Neure izenean eta ordezkatzen dugun herri honen izenean,
joan dadila bai gaur eraildako Múgica jaunaren senitarte
guztiarengana, bai bere lagunengana, bai bere sendi
politikoarengana, hau da, Unión del Pueblo Navarro, eta
baita Alderdi Popularrarengana eta Nafarroa osora ere, gure
doluminik eta hurbiltasunik zintzoen eta beroena.

Ankerkeria hori zeharo gaitzesteko, eta gaur erail duten
Francisco Javier Múgicaren oroitzapenetan, Jaurlaritzaren
izenean, bere lehendakariarenean, horrela eskatu baitit,
eta Eusko Legebiltzarrarenean, galdegiten dizuet, arren,
zutik jarrita, minutu bateko isilunea egiteko.

Batzar Etxeko bilera-aretoan daudenek, zutik jarrita,
minutu bateko isilaldia egin dute.

LEHENDAKARI jaunak: Muchas gracias. Eskerrik asko.

Se abre la sesión para proceder al acto de juramento y toma
de posesión del Lehendakari.

Legebiltzarkide jaun-andreok, hasiera ematen