Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren izendapena eta zin egitea. (Jarraipena)
1984.04.11
2
05:36
84.4.12an izan da izendapena.

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (02:45)Bideoa ikusi

Lehendakaria (02:58)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Bilkura 17ak eta 4 minututan hasten da berriro.

LEHENDAKARI jaunak: Parlamentarikideok, ihardunaldi hau
berrasten dugu. Bilkura berriro hasten da. Araudiko
129garren atalak dioenez bigarren bozketa egingo dugu
momentu honetan Euskadiko Lehendakaria aukeratzeko. Beraz,
izen bat hautatuko da eta izen horretatik hasita zerrendan
bozketa egingo da: 25.

Lehen Idazkari Jaunak legebiltzarkide jaun-andreei dei
egiten die, botoa eman dezaten.

Botoak eman ondoren, honako hau izan zen emaitza: emandako
botoak, 64; Carlos Garaikoetxea jaunaren aldeko botoak, 32;
zuriak, 32.

LEHENDAKARI jaunak: Beraz, Garaikoetxea eta Urrizar Karlos
jauna Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari Legebiltzarrak
aukeratu duela adierazten dut. Erregeari jakin araztea ere
erabakitzen dut eta Lehendakari aukeratu-berriak bere
eginbeharra zin dezala Legebiltzar honen aurrean. Denok
zutik, arren. (Txaloak.)

JAURLARITZAKO LEHENDAKARI jaunak (Garaikoetxea Urriza):
Jainkoaren aurrean apalik, eusko lur gainean zutunik,
asaben gomutaz herri-ordezkarion aintzinean nere agindua
ondo betetzea zin dagit.

LEHENDAKARI jaunak: Ihardunaldi hau bukatu dela adierazten
dut. Bilkura eten egiten da.

Bostak eta hemezortzi minutu ziren.