Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Lehendakariaren zin egitea eta bere karguaz jabetzea Gernikan.
1985.01.26
10
00:15
Bilkura hau Gernikako Batzar Etxean izan zen.

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

--- (00:05)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:10)Bideoa ikusi

--- (00:11)Bideoa ikusi

Lehendakaria (00:12)Bideoa ikusi

--- (00:12)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:16)Bideoa ikusi

--- (00:16)Bideoa ikusi

Lehendakaria (00:19)Bideoa ikusi

--- (00:19)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:20)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua


12ak eta 55 minutu direla hasi da bilkura.

LEHENDAKARI (Pujana Arza) jaunak: Legebiltzarkideok,
Lehendakariak bere zina egiteko eta bere tokiaz jabetzeko
bilkurari ekiten zaio. Lehendakariak bere zina egiteko eta
bere tokiaz jabetzeko bilkurari ekiten zaio.

LEHEN IDAZKARI (Leizaola Azpiazu) jaunak: Eusko
Legebiltzarraren 1985. urtarrilaren 23 eta 24ko Osoko
Bilkuraren erabakia, Jose Antonio Ardanza Garro jaun txit
gorena Lehendakari hautatuz: “Araudiak dioenez, deia egin
eta 1985eko urtarrilaren 23an eta 24an egindako Eusko
Legebiltzarraren Osoko Bilkurak Euskal Herriko Autonomi
Estatutuaren 33. atalean Eusko Legebiltzarraren ekainaren
30eko Jaurlaritza Legeari buruzko 7/1981 Legearen 13.2 eta
5. ataletan eta Legebiltzarreko Araudiaren 128. eta 129.
ataletan Lehendakariaren hautaketari buruz
ohartemandakoaren arabera, Jose Antonio Ardanza Garro jaun
txit goren eta Lehendakarigai bakarrak bere
Jaurlaritza-egitasmoaren alderdi nagusiei buruz egindako
adierazpena entzunda, bertango legebiltzar-talde guztiek
eskuhartuz izan den eztabaidaketaren ondoren arauzko boto
emanketa egin, eta horietan Jaurlaritza Legearen 5. atalak
eta Legebiltzarraren Araudiko 129.ak eskatzen duen gehiengo
soila osatzen duten baiezko 34 boto izan direnez gero,
honako hau erabakitzen dut: ‘Jose Antonio Ardanza Garro
jaun txit gorena Euskadiko Lehendakari hautatzen da’. Eusko
Legebiltzarraren egoitza, Gasteiz 1985.eneko urtarrilak
24”. Izenpetua, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Juan
Jose Pujana Arza; Eusko Legebiltzarreko Lehen Idazkaria,
Joseba Andoni Leizaola.

Jose Antonio Ardanza Garro jauna Eusko Jaurlaritzako
Lehendakari izendatzen den Errege-dekretua:
“Erresuma-legeko 152. atalean eta Euskal Herriko Autonomi
Estatutuko 33. atalean agertzen denaren arabera, Jose
Antonio Ardanza Garro, Eusko Legebiltzarrak 1985eko
urtarrilaren 24ean egin zen bilkuran izendatua, Eusko
Jaurlaritzako Lehendakari izendatzera noa”. Izenpetua, Juan
Carlos, Erregea: sendetsia. Gobernuko Burua,