Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko ikasleen eskolako emaitzak eta errendimendua hobetzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.03.17
93
06:52

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00468Euskadiko ikasleen eskolako emaitzak eta errendimendua hobetzeko planari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:11)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:25)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:26)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:32)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:33)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:41)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskadiko ikasleen eskolako emaitzak eta errendimendua
hobetzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txandan, Aurrekoetxea
andreak du hitza.

AURREKOETXEA BILBAO andreak: Egun on eta eskerrik asko,
Legebiltzarreko lehendakari andrea. Gure ekimen honen
aurkezpena egiteko, esan behar dut 2010a ebaluazio-urtea
izan zela hezkuntzarako, Hezkuntza Sailak lehendik
aurreikusitako plangintzari esker eta OCDEren PISA frogei
esker. Hezkunza sailburuak 2010eko otsailean euskal
ikasleek aurreko urtean, 2009ko ebaluazio-diagnostikoan,
lortutako emaitzak aurkeztu zizkigun Legebiltzarrean. Urte
berean, hau da, iazko azaroan, 2010eko ebaluazio-
diagnostikoaren emaitzak. Aldi berean, iaz 2009ko PISA
frogaren emaitzak ere ezagutu genituen. Hau da, ebaluazio
urtea, beraz, hezkuntzarako.

Baina ebaluazioak, datuak kontuan hartu eta zeozertarako
dira. Euskadiko ikastetxeek 2009ko ebaluazio-diagnostikoan
ikasleek lortutako emaitzak aztertu eta dagozkion
hobekuntza-planak adostu eta martxan ipini behar izan
dituzte. Eta beste horrenbeste egiten ari dira ikastetxeak
eurak banan-banan 2010eko ebaluazio-diagnostikoaren
emaitzekin.

Hezkuntza-sistemaren helburua, argi dago, ikasleen emaitzak
eta errendimendua hobetzea izanik, zer eskatzen diogu
gaurko legez besteko proposamen honen bidez Hezkuntza
Sailari? Euskal ikasleen eskola-emaitzak eta -errendimendua
hobetzeko plana Legebiltzarrera ekartzea, hau da, Hezkuntza
Sailak eduki beharreko plan bat da hau eta hona ekartzea
nahi dugu. Izan ere, ebaluazio-diagnostiko bakoitzaren
ostean txosten tekniko bat egin beharra dauka, besteak
beste ebaluazio diagnostiko bakoitzaren emaitzen azterketa
egin eta hobekuntza-neurri orokorrak proposatzeko. Ez
diogu, beraz, egin beharko ez zuen lan bat eskatuko.
Ikastetxeen hobekuntza-planak bezain zehatz eta
bideragarria izan behar da, hori bai,