Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Galdera, Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzalek taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, osasun-langileak emakumeen kontrako indarkeriaren arloan prestatzeari buruz
2011.04.01
97
04:53

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00489Osasun-langileak emakumeen kontrako indarkeriaren arloan prestatzeari buruz

Izapideak

Osasun eta Kontsumoko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (10:29)Bideoa ikusi

Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua (10:32)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (10:34)Bideoa ikusi

Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua (10:38)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (NV LT)
Ansotegi Elordi, Fátima (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Arregi Romarate, Amaia (NV LT)
Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Berriozabal Bóveda, Jone (NV LT)
Carro Iglesias, Javier (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT)
Garitano Muñoa, José Luis (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gorospe Elezkano, Miren Josune (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Iparragirre Etxeberria, Peio (NV LT)
Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT)
Liñares Filloy, María del Carmen (NV LT)
Martínez Martínez de Lizarduy, Mikel (NV LT)
Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Otadui Biteri, Ana (NV LT)
Sáez Molinuevo, Garbiñe (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkiola Alustiza, Ane (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Atutxa Iza, Benjamín (SV-ES LT)
Casado Figueroa, Aitor (SV-ES LT)
Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT)
García Raya, Francisco (SV-ES LT)
González Calvar, Cristina (SV-ES LT)
Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT)
Itxaso González, Bixen (SV-ES LT)
Laborda Albolea, Cristina (SV-ES LT)
Laespada Martínez, Maria Teresa (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Pérez-Fuentes Hernández, Pilar (SV-ES LT)
Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)
Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT)
Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Basagoiti Pastor, Antonio (PV-ETP LT)
Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT)
Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT)
Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT)
Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT)
Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua
Ekonomia eta Ogasun Saila, sailburua
Justizia eta Herri Administrazio Saila, sailburua
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua
Enplegua eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua
Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua
Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua
Kultur Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamabian hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Quiroga Cia): Egun on. Egun on,
legebiltzarkide jaun-andreok. Hasiera eman zaio bilkurari.

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Galdera, Bakartxo Tejeria
Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun
eta Kontsumoko sailburuari egina, osasun-langileak
emakumeen kontrako indarkeriaren arloan prestatzeari
buruz".

TEJERIA OTERMIN andreak: Eskerrik asko, presidente anderea.
Sailburuak, legebiltzarkideak. Egun on.

Euzko Abertzaleak taldearen ekimenez, 2010eko martxoaren
4an egin zen osoko bilkuran aho batez honako hau onartu
genuen: emakumeen aurkako indarkeria-gaietan pertsonal
sanitarioa prestatuko duen formazio-plan bat onartzea,
laguntza-gidaliburuak martxan jartzea, eta protokolo
sanitarioen berri ematen jarraitzea emakumeen aurkako
indarkeria-gaietan.

Formazio-plan hau egiteko sei hilabeteko epe bat jarri
zitzaizun. Sei hilabete hauez gain, beste sei hilabete
gehiago ere pasatu dira, eta ez nik eta ez nire taldeak ez
dugu plan horren berririk. Ondorioz, guk gaur jakin nahi
dugu ea aipatu plan hori zertan den.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Tejeria andrea.

Jarraian, sailburu jaunak du hitza.

OSASUN ETA KONTSUMOKO SAILBURUAK (Bengoa Rentería): Egun
on, jaun-andreok, Tejeria andrea, lehendakari andrea.

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek osasun-zerbitzuak
sarriago erabiltzen dituztela adierazten duen ebidentzia
zientifikoa handia da, nahiz eta haien kexak beste arazo
baten atzean ezkutatu ohi diren, eta ez sakoneko arazoan.
Hori dela-eta, osasun-langileen taldea pribilegio handiko
taldea da, ez soilik arretari dagokionez, baita
prebentzioari, detekzio goiztiarrari eta genero indarkeria
identifikatzeari dagokionez ere.

Horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak Zaindu izeneko
programa jarri dute martxan. Programaren ardatz estrategiko
nagusia genero indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta
prestakuntza da, eta zuk adierazitako legez besteko
proposamenak