Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak itunpeko ikastetxeetan eta Haurreskolak Partzuergoan izan dezakeen eraginari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.04.07
98
06:31

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00084EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak itunpeko ikastetxeetan eta Haurreskolak Partzuergoan izan dezakeen eraginari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (12:52)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:21)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:36)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:40)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:50)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:59)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (14:20)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (14:27)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:34)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:42)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntuari ekingo diogu, beraz:
"Mozioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko
Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak egina, EAEko Justizia
Auzitegi Nagusiaren epaiak itunpeko zentroetan eta
Haurreskolak Partzuergoan izan dezakeen eraginari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Hitza... Alderantziz al da?

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Mahaiburu anderea. Bost
minutuko errezesoa eskatu nahiko nuke.

LEHENDAKARIAK: Ondo da, bost minutu.

Eguerdiko hamabiak eta berrogeita hamabian eten egin da
bilkura.

Arratsaldeko ordu bata eta hogeian ekin zaio berriz
bilkurari.

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
anderea.

Eta, ezer baino lehenago, barkamena eskatu nahi diet bai
presidenteari eta baita ere plenoko legebiltzarkide
guztiei, hain zuzen bost minuturakoa zena, adostasun bat
lortu nahian, luzatu egin delako. Beraz, barkamena eskatuz,
hona dakargun gaiari erreparatuko diot.

Ezer baino lehen, esan nahi dut erdibideko zuzenketa batera
iritsi garela Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi
Jeltzalea. Orain pasatuko den arren, testuak honela dio:
"Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailari eskatzen dio, itunpeko ikastetxeetako titularren
aurrean irakasleen ordezkariek planteatutako gatazka
kolektiboari buruzko ebazpen judiziala irmoa izaten denean,
dagozkion neurriak har daitezela ikastetxe horietako
langileen soldata-eskubideak bermatzeko eta, era horretara,
oreka eta bideragarritasun ekonomikoa berreskuratzeko
ikastetxeen bidez irakaskuntza-zerbitzu publikoaren
eskaintzan".

Hori dio lehenengo parteak. Eta ondoren: "Eusko
Legebiltzarrak, era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailari eskatzen dio berma dezala Haurreskolak
Partzuergoaren zerbitzuaren kalitatea esandako partzuergoko
langileen soldata-eskubideak ziurtatzeko jadanik
iragarritako doikuntzak egin ondoren".

Beraz, horretan gelditu da erdibideko zuzenketa, eta
arrazoi nagusienak hauexek dira.

Ezker Batuak ere bere erdibideko