Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren terrorismoaren ondorioz Euskaditik alde egitera behartuta egon ziren pertsonek boto-eskubidea berreskuratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.04.14
100
03:49

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00504ETAren terrorismoaren ondorioz Euskaditik alde egitera behartuta egon ziren pertsonek boto-eskubidea berreskuratzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (11:41)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:53)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:57)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:03)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT) (12:09)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:18)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (12:27)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:34)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:37)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT) (12:39)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:46)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren
terrorismoaren ondorioz Euskaditik alde egitera behartuta
egon ziren pertsonek boto-eskubidea berreskuratzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txandan Barreda jaunak
du hitza.

BARREDA DE LOS RÍOS jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Legebiltzarkide jaun-andreok.

Euskal Talde Popularrak gaur Ganbera honetara ekarri duen
gaia gure ustez gure errealitate garaikidean ahantzita
geratu den gai bat da, ETAren jazarpenak eragindako
sufrimenduak dituen alderdi guztien artean isilean pasatu
den edo gutxietsi egin den alderdi bat da.

ETAren terrorismoaren ondorioz Euskaditik joan egin behar
izan zuten pertsonez ari naiz, milaka pertsonez, milaka eta
milaka pertsonez, pertsona askori buruz, eta edozein
demokratarentzat beti izango dira gehiegi. Bere buruarengan
eta bere familian, bere ondarean edo bere jarduera
profesionalean edo lan-jardueran sekulakoak pairatu
ondoren, bizirik jarraitu ahal izateko edo mehatxutik
aldenduta bizitza berri bat hasi ahal izateko edo, kasurik
okerrenean, berriz bizitzen hasi ahal izateko terroristek
bere lurraldetik aldentzea beste biderik utzi ez zieten
guztiez ari naiz.

Guk egiten dugun planteamendua, beraz, horixe da,
zenbaitentzat tabu aipaezina izan diren pertsonen eta
egoeren gainean pausatzea gure begirada. Esan bezala,
gizarte gisa eta administrazio gisa dagokien arreta inoiz
eskaini ez diegun egoerez eta pertsonez ari naiz.

Badirudi, nolanahi ere, ahanztura edo axolagabetasuna
nolabait ere iraganeko kontuak direla jadanik eta euskal
indar politikoen jarrera, nolabait ere, gure
errealitatearen alderdi tragiko hori nolabait ere hobeto
ezagutzen hastekoa dela.

Horixe ondoriozta daiteke gure proposamenari aurkeztutako
zuzenketetatik eta Eusko Jaurlaritzak Kriminologiako Euskal
Institutuari gaia aztertzeko eskatu diola jakin denean
erakutsi diren jarreretatik.