Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak aurreko Gobernuko zenbait saili eragiten dien hainbat jardueraren inguruan egiten duen balorazioari buruz
2011.04.15
101
04:42

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00512Eusko Jaurlaritzak aurreko Gobernuko zenbait saili eragiten dien hainbat jardueraren inguruan egiten duen balorazioari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (09:40)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Galdera, Miren Gallastegui
Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak aurreko Gobernuko
zenbait saili eragiten dien hainbat jardueraren inguruan
egiten duen balorazioari buruz".

Gallastegui andreak du hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on, jaun-andreok. Egun on, lehendakari.

Azken asteotan berriz ere aurreko Gobernuko zenbait saili
eragiten dien hainbat jarduera bidegabe berri ezagutu
ditugu, eta horiek bitarteko publikoetan eragin
garrantzitsua dute, eta horrenbestez, baita herritarrei
eskaini beharreko zerbitzuan ere.

Zu buru zaituen Gobernuak auzitegietan milioi erdi euro
inguruko kopurua eskatzeko asmoa adierazi du jada;
kantitate hori ustez aurreko Etxebizitza Sailak
izendatutako bi karguren erabilera partikularrera
desbideratu zen. Zehazki, Madrazo jaunak, aurreko
Etxebizitzako sailburuak, izendatutako bi pertsonari buruz
ari naiz; horiek ganberak likidatzeko ardura publikoa bere
gain hartzeko nahikoa konfiantza eskuratu zuten.

Halaber, beste 5 milioi euro berreskuratzen saiatzeko
Justiziara jotzeko aukera aurreikusi duzu, hain zuzen ere,
eskatutako baldintzak betetzen ez zituzten industria-
erabilerarako lur-sailak erosteko erabili zirenak. Ustez
aurreko Industria Saileko kargu batek erosi zituen lur-sail
horiek. Hedabideetan "Zubiaurre kasua" izenez ezagutu da.

Era berean, egungo Industria Sailak, Unda sailburuak, gaur
egun lehiaketa aurreko fasean dagoen automobilgintzako
enpresa bati abalak emateko moduaren legezkotasunaren
inguruan zalantzak daudela adierazi zuen tribuna honetan
orain dela hamabost egun. Berme horien arabera, euskal
administrazio publikoa izango litzateke azken arduraduna,
eta beraz, 24 milioi euro inguruko kantitatea dantzan
ibiliko litzateke. Gainera, proiektu honi zuzenduta
emandako beste 6 milioi euroko diru-laguntza zuzenak daude,
eta ez dirudi eskatutako bideragarritasun baldintzak
betetzen zituenik.