Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Anadir Adopzio Irregularrek Kaltetutakoen Elkarte Nazionalaren eskaerei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.06.09
106
05:10

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00546Anadir Adopzio Irregularrek Kaltetutakoen Elkarte Nazionalaren eskaerei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (10:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:17)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT) (11:24)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (11:28)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (11:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:37)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:42)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:50)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT) (11:53)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:55)Bideoa ikusi

Botazioak. (11:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Anadir Adopzio Irregularrek Kaltetutakoen
Elkarte Nazionalaren eskaerei buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mistoa-Ezker Batua
Berdeak taldeko ordezkariak izango du hitza, Arana jaunak.
Bai...?

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Bai, puntuari hiru minutu barru
ekiteko eskatu nahi genuke.

LEHENDAKARIAK: Oso ongi. Bost minutu arte emango dizkizut.

Goizeko hamarrak eta berrogeita hamaseian eten egin da
bilkura.

Goizeko hamarrak eta berrogeita hemeretzian ekin zaio
berriz bilkurari.

LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (Roncal Azanza): Legebiltzarkideok.

Proposamena egin duen taldearen txanda. Ekimena aurkezteko
eta defendatzeko, Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko
ordezkariak izango du hitza. Arana jauna, zurea da hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Hiru minutu ez, minutu erdia nahikoa izan zaigu, tamalez,
konturatzeko ez garela gai izan adostasun batera heltzeko.
Hala eta guztiz, gustatuko litzaidake eskertzea, lehenik
eta behin, egindako saiakera.

Eta, gaiari lotuta, pasa den maiatzaren 25ean Anadir
taldeko kideak Ganbera honetan egon ziren beren eskaerak
egiten, eta denok hunkituta utzi gintuzten hainbat istorio
kontatuz.

Guztiok jakingo duzuen bezala, Anadir elkarteak bere
barnean Euskadi ukitzen duten hainbat arazo izan ditu,
baina guri ez dagokigu elkarte baten edo bestearen aldeko
lana egitea, baizik eta lapurtutako umeen inguruko egoerak
ahal den neurrian argitzen laguntzea.

Elkarteko bozeramaileek izaten ari diren zailtasunak azaldu
zizkiguten, batez ere 75a baino lehenagoko abortuen agiri-
sortak lortzeko garaian izaten ari direnak (izen horrekin
ezagutzen dira hogeita lau ordu baino gutxiago bizitzen
diren jaioberrien heriotzaren berri ematen duten agiriak),
horiek ez baitira epaitegietan agertzen.

Zerrendan buru Gipuzkoa dagoen arren, 188 kasurekin, beste
leku batzuetako