Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebilzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, espetxeratuen zaintzako epaitegi berri bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.06.23
110
04:31

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00521Espetxeratuen zaintzako epaitegi berri bat egiteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (12:45)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:49)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:52)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:01)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (13:02)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena,
espetxeratuen zaintzako epaitegi berri bat sortzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Urquijo jaunak,
Talde Popularreko ordezkariak du hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiaren 2009.
urteko memoriak, espetxeratuen zaintzari buruzko atalean,
Euskadin gai honen inguruko epaitegi berri bat sortzeko
beharra nabarmentzen zuen, zehazki, Gasteizen.

Zergatik egin zuen eskaera hau Fiskaltzak? Gaur egun,
espetxeratuen zaintzako epaitegi bakarra dago, Bilbon, eta
epaitegi hau lanez gainezka dago. Horrela, urte hartan,
2009. urtean, bideratutako bederatzi mila espedienteetatik
heren bat komunitatearen onerako lanekin lotutako zigorrei
buruzkoa zen. Eta hori horrela izanda ere, Bilboko
epaitegiak zigor hori sortu aurreko langile berdinekin
lanean jarraitzen du.

Gainera, dakizuen bezala, zigor hori gizartea bereziki
sentsibilizatzen duten delitu batzuei aplikatzen zaie.
Genero indarkeriarekin zerikusia duten delituak eta trafiko
segurtasunaren aurkako delituak.

Horrenbestez, gure ustez espediente horien kontrola
ezinbestekoa da, alde batetik, zigorrak benetan betetzen
direla ziurtatzeko, eta bestetik, horiek preskribatu
daitezen saihesteko.

Eta horretarako, Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legeak
xedatutakoari jarraituz, beharrezkoa da kasu honetan
Espainiako Gobernuak epaitegi berri bat sortzeko baimena
ematea, jakina, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzak horrela
eskatuta.

Eta hori da Talde Sozialistarekin eta Ezker Batuarekin
batera adostu dugun erdibideko zuzenketaren bidez eskatzen
duguna, eta zuzenketak ez egitearen ondorioz gainerako
taldeek sinatu ez duten arren, espero dugu aho batez onartu
ahal izatea. Zalantzarik gabe, ziur naiz justiziaren
aplikazio hobea izatea ekarriko duela; justizia gaur egun
bezain mantsoa izan ez dadin,