Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ETB-1 telebista integrala bihurtuko duen programazioaz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.06.23
110
04:31

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00098ETB-1 telebista integrala bihurtuko duen programazioaz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (16:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:54)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:56)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (16:58)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (17:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (Eserlekutik) (17:17)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (17:17)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (17:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Mikel Basabe
Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
ETB-1 telebista integrala bihurtuko duen programazioaz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txandan, Basabe jaunak du
hitza.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Eskerrik asko, ganberaburu
anderea. Arratsalde on guztioi. Egia esan gaurko gai hau
interpelazio baten ondorengo mozioa da. Eta uste dut
guztiok daukagula buruan ETB-1en egoera zein den: ETB-1k
urteak daroatza nahiko baliabide ez dauzkala, urteak
daroatza giza eta diru baliabide eskasagoekin funtzionatzen
eta urteak daroatza programazio desegoki bat daukala.

Eta nik neure interpelazioa defendatzen nuenean,
interpelazioa hasteko gogora ekartzen nituen Lopez
lehendakariak 2009an esaniko berbak, alegia, "agintzen dugu
nabarmen hobetuko dugula ETB-1eko eta Euskadi Irratiko
edukien kalitatea, eta jabetzen gara bi hedabide publiko
hauek euskaldunentzat kalitatezko erreferente gisa
berrikuntzaren, normalizazioaren eta gidaritza sozialaren
eta kulturalaren arloan betetzen duten betekizun
garrantzitsuaz".

Eta duela aste biko interpelazio horretan, lehendakariaren
berbak bakarrik ez, Surio jaunarenak ere ekartzen nituen,
2010eko martxokoak hain justu, zeinean Surio jaunak
Aralarri erantzunez hauxe esaten baitzuen: "ETB-1ek azken
zazpi edo zortzi urte hauetan galdu duen ikus-entzule
kopurua..., ia ikus-entzuleen erdiek, 280.000tik 180.000k,
alegia, uko egin diote azken zazpi edo zortzi urteotan ETB-
1 lehentasunezko kanala izateari, eta horrek azterketa
sakona egitera behartzen gaitu, lehenik eta behin,
arrazoien diagnostikoa egiteko eta, bigarrenez, neurri
zuzentzaileak ezartzeko".

Eta iazko martian, 2010eko martian, Surio jaunak gehiago
ere esaten zuen, bere berbetan jarririk, aurrikusten
zuelako hauxe: "Seguru aski lehenengo oinarriak hil honen
amaierarako izango ditu prest, eta, gainera, euskarazko
irrati eta telebista publikoaren eskaintza horri buruzko
azterlan xehatuagoa