Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, 50 urtez azpiko emakumeei titietako minbizia goiz detektatzeko politika prebentiboari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.06.30
112
05:04

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\0010050 urtez azpiko emakumeei titietako minbizia goiz detektatzeko politika prebentiboari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (13:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (13:27)Bideoa ikusi

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (13:28)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (13:32)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:38)Bideoa ikusi

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (13:39)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (13:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:46)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Laura Garrido
Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
50 urtez azpiko emakumeei titietako minbizia goiz
detektatzeko politika prebentiboari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Garrido andreak du hitza.

GARRIDO KNÖRR andreak: Eskerrik asko, presidente anderea.
Egun on, legebiltzarkideok. Egun on, sailburuok.

Alderdi Popularrak, euskal Osasun sailburuari interpelazio
bat aurkeztu ondoren, mozio hau aurkeztu du eta orain gai
hau eztabaidatuko dugu.

Esan behar dut, lehendabizi, akordio batera heldu garela
mozioa aurkeztutako taldearen, hau da, Alderdi Popularraren
eta zuzenketak egin dituzten taldeen artean, hau da,
Alderdi Popularraren, Alderdi Sozialistaren Euzko Alderdi
Jeltzalearen eta UPyDren artean. Orduan, esan dezakegu
adostasun handia dagoela gai honi buruz, akordio hau ikusi
ondoren.

Esan dudan moduan, mozio bat aurkeztu dugu orain bi aste
Osasun eta Kontsumoko sailburuari egindako interpelazioaren
ondorioz. Interpelazioa 50 urtetik beherako emakumeen
kasuan Osasun eta Kontsumo Sailak garatu beharreko
prebentziozko politikaren ingurukoa zen.

Esan bezala, guk 50 urtetik beherako emakumeei zuzendutako
prebentziozko politikaren berri izan nahi genuen, eta
interpelazioa egin ondoren, esan behar dugu atzo gai honen
inguruko agerraldi bat izan genuela, Euzko Alderdi
Jeltzaleak horrela eskatuta. Tira, orain dela bi aste baino
argiago dugu panorama.

Interpelazioa hasieran eta azkenean mozio hau eragin zuen
arrazoiari dagokionez, iritzi desberdinak izan dira, edo
hori ulertu du Alderdi Popularrak -eta uste dut baita
Legebiltzar honetan ordezkaritza duten talde gehienek ere-.
Abian jartzekoa zen politikari dagokionez, hau da, 50
urtetik beherako emakumeei zuzendutako prebentziozko
politikari dagokionez, sailaren eta sailburuaren aldetik
iritzi eta irizpide desberdinak izan dira.

Izan ere, sailburu jauna, ez dut errepikakorra izan nahi,
baina hasieran sailaren aldetik titietako minbizia