Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
"Plan Langura"ri buruz Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak egindako legez bestekoaren saloa.
1986.02.19
24
03:35

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00056"Plan Langura"-ri buruz.

Izapideak

G.Z.ko 3. puntua.

Hizlariak

Uriarte Romero, Eduardo (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (00:05)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (00:09)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:12)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (Eserlekutik) (00:14)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (00:33)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:35)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:44)Bideoa ikusi

Testua

Punto quinto del orden del día: "Debate y resolución
definitiva en relación con la proposición no de ley
formulada por el ilustrísimo señor don Eduardo Uriarte, del
Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra, en relación con el
Plan Langura".

Bostgarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeko
Eduardo Uriarte jaun txit argiak Plan Langura-ri buruz
egindako legez besteko baten saloarekiko eztabaidaketa eta
azken erabakia".

Txandak hamar minutukoak izango dira, eta ipinitako
denbora errespeta dezaten eskatuko nieke txostengileei.
Uriarte jaunak du hizpidea.

URIARTE ROMERO jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andre
legebiltzarkideok, Jaurlaritzakideok, gaudenean gaudelarik
ez dut uste lehendakari jaunak gaian luzatzeagatik hitza
moztuko didanik. Izan ere, arazo honen biderapenean ia
dena, edo garrantzitsua den ia dena entzunik dugu jadanik,
eta botoa ematekoan ikusi da lehenengoz ondorioa.

Dena den, arazo hau plazaratzen badut ez pentsa aurre
iritziren baten jabe naizenik, hurbildu ere ez bait nintzen
hurbildu Langura ikastetxera, hain zuzen nolabaiteko
urruntasunari eutsiz, eta egunkarietako adierazpenetan,
egitasmoaren suztatzaileen edo suztatzailearen
adierazpenetan agertzen zena irakurtzearekin aski nuela
uste bait nuen Legebiltzar honetan arazo honi,
eztabaidaketa honi, behar bezalako seriotasunez ekiteko.
Baina Legebiltzar honetara ekartzeko modurik egokiena
Gizaeskubide Batzordearen bidez zela erabaki nuen, honek
lantalde bat aukeratzen bait du aurkezten den gaia
aztertzeko. Honela, Langurako arazoaren azterbidea luzeagoa
izan bide zen, eta nolabaiteko erabakia ere eskainiko
zigun, Legebiltar honek gero aztertu eta eta ondorio
argiagoa eskain zezan erabaki interesgarria, benetan.

Nik, hemen, aurkaritza leial honi, aurkaritza leialegi
honi, inondik ere ez dagozkion jokabideak leporatu
zaizkiola uste dut. Ez dut uste arauak buruz gora jartze
hau aurkaritza honen lana izan denik; nahasmendua
adierazpenetatik sortu zela uste dut, giza