Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osasun-zerbitzuen Euskal Herriango egitamuketa-erakidekuntza eta eraentzari buruzko legez bestekoaren saloa.
1986.03.26
26
03:23

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00061Osasunketa-zerbitzuen Euskal Herriango egitamuketa, erakidekuntza eta eraentzari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 3. puntua.

Hizlariak

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:36)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (00:45)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (00:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:11)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:13)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (01:18)Bideoa ikusi

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (01:25)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (01:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (Eserlekutik) (01:38)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:38)Bideoa ikusi

Testua

Punto tercero del orden del día: "Debate y resolución
definitiva de la proposición no de ley formulada por el
Grupo Paralamentario Popular, sobre planificación,
coordinación y gestión de los sevicios sanitarios en el
País Vasco".

Hirugarren gaia: "Grupo Popular Legebiltzar-Taldeak
osasunketa-zerbitzuen Euskal Herriango egitamuketa,
erakidekuntza eta eraentzari buruz egindako legez besteko
baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia".

Hiru legebiltzar-taldek izenpeturiko zuzenketa-eske bat
aurkeztu da, eta lehen eskuhartze txanda salo egiten duen
taldearena izango da gehienez, 10 minutu izango dituelarik.

Talde salo-egilea da hizpidearen jabe. Mosquera jauna.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna, Azúa jauna,
jaun-andreok, Talde Popular ohituta zauzkate
Legebiltzarrean gizarte politika gaiek, eta zehazki Elkarte
honetako herritarrei dagozkien osasun gaiek, beren tartea
izan dezaten, batzuetan txikia, bestetan handia. Uste dut
Popular Taldeak hartu duen bidea Elkarte honek osasun
zerbitzuek izan behar dutena antolatzeko, egitamutzeko,
arduratzeko eta ebakuatzeko ihardunbidean dituen
agintepideak eta gaitasunak teknika eta lege aldetik
aldeztearen bidea dela. Ez da gauza berria Popular Taldea
indarrean dagoen arauadiaren zaintzaile izan dela eta
izaten jarraitzen duela esatea: araudia da, noski,
Espainiako Konstituzioa; araudia da, noski, Autonomia
Estatutua; araudia da, noski, eta bereziki, mintzatoki
honetatik hainbat denbora-txanda eskeini zaion eta
Legebiltzarraren baitan aurreko Legegintzaldian egin dena.

Eta gainera, Euskal-Herriko osasunketaren egoera aldatu
egin denez, berezko eta araudizko ihardunbide batean
bilakatu denez, eskuraketen ondorioz bilakatu denez, gure
aberri osoan, herrialde osoan, Espaini osoan, gertatzen ari
diren aldaketen ondorioz aldatu denez, herritarrarekin eta
herritarrarentzat jarri behar diren zerbitzu haien eta
eskaera haiek aditzeko eratik datozen irizpide
aldaketetatik datozen aldaketak direla eta,