Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Osasun eta Kontsumo Batzordearen irizpena, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea aldatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko eztabaida. [09
09
02
02
0016]
2012.02.09
132
05:20
Deialdiko lehenengo puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\09\02\02\00016Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea aldatzekoa.

Izapideak

Onetsi da 2/2012 legea

Hizlariak

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:05)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:16)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (Eserlekutik) (10:20)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:21)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:32)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:36)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (10:37)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (10:49)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:58)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:06)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:11)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (11:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Osasun eta Kontsumo
Batzordearen irizpena, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen
Estatutuaren 6/2003 Legea aldatzeko lege-proposamenaren
gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Batzordeko kideren batek parte hartu nahi du irizpena
aurkezteko...? Ezetz uste dut.

Erreserbatutako zuzenketa guztiak defendatzeko, Mistoa-UPyD
taldeko ordezkariak, Maneiro jaunak, du hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko.

Hain zuzen, hiru zuzenketa aurkeztu dizkiogu Talde
Sozialistaren lege-proposamen honi. Mantendu egingo ditugu.

UPyD taldeak mantenduko dituen zuzenketa horiek printzipio
edo premisa oinarrizkoak dituzte abiapuntu. Alde batetik,
aurka agertzen gara...

LEHENDAKARIAK: Maneiro jauna, barkatu. Jaun-andreok,
mesedez...

Eskerrik asko. Nahi duzunean.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Esaten ari nintzenez, zuzenketa
hauen oinarria da, alde batetik, isun linguistikoen aurka
gaudela, baina era berean, obligazio linguistikoak
planteatzeko aukeraren aurka gaude ere, eta sozialistek ez
dute hori bertan behera utzi nahi, alferkeria eta
beldurraren nahasketa batengatik. Eta horretarako, legearen
zenbait artikulu aldatu eta 2008. urteko dekretua
indargabetu beharko litzateke. Eta bestetik, enpresa
pribatuei obligazio linguistikoak ezartzeak inolako
justifikaziorik ez duela uste dugu.

Berriz ere azpimarratu nahi dugu enpresak eta merkatariak
euren jarduera ekonomikoa burutzen ari direnean euskara
erabiltzera behartzeak Estatua pertsonen eremu pribatuan
sartzea adierazten duela, eta enpresa askatasunaren
printzipioaren aurkakoa dela. Sekulako zentzugabekeria
iruditzen zaigu neurri hertsatzaileen, gehiegikerien,
isunen, zehapenen, presioen edo inposaketen bidez euskara
inposatzen saiatzea. Gainera, herritarren eskubideen
urraketa adierazten du.

Hain zuzen, hiru zuzenketa egin ditugu, eta horietatik
garrantzitsuena 1. zuzenketa da, legearen 37. artikulua
aldatzeko zuzenketa. Zuzenketa honen xedea
Administrazioarekin dituzten harremanetan