Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

22
Galdera, Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Itsasmendikoik ematen duen formazioa Hezkuntzara pasatzeko asmoaren inguruan. [09
10
05
01
0662]
2012.02.10
133
05:23

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00662Itsasmendikoik ematen duen formazioa Hezkuntzara pasatzeko asmoaren inguruan

Izapideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (13:55)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (13:56)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (13:59)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (14:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hogeita bigarren puntua: "Galdera, Bakartxo
Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako
sailburuari egina, Itsasmendikoik ematen duen formazioa
Hezkuntzara pasatzeko asmoaren inguruan".

Tejeria andreak du hitza.

TEJERIA OTERMIN andreak: Eskerrik asko, presidente anderea.
Legebiltzarkideok, sailburu anderea, eguerdi on.

Eusko Jaurlaritzak eskuduntzak bereganatu zituenetik, eta
ja urte mordo bat pasatu dira, lehen sektorearen
formakuntza profesionala Nekazaritza eta Arrantza Sailak
kudeatu du, hasiera batean berak zuzenean eta ondoren
Mendikoi eta gaur arte Itsasmendikoiren bitartez. Egun
batetik bestera zure sailak erabaki du formazioa
Hezkuntzara pasa behar dela. Gai honen inguruan hitz egin
da, baina guk hemen Parlamentu honetan ofizialki ez dugu
informaziorik. Eta galdera honen bitartez jakin nahiko
genuke zer irizpidetan oinarritu zareten erabaki hau
hartzeko; formakuntza nola gelditzen den, dena, kontinuoa
eta erreglatua, biak pasatzen diren, zerbait pasatzen den,
zer gelditzen den, dena gelditzen den; eta Europako
laguntzekin zer gertatuko den. Eta edozein informazio honen
inguruan eman diezagukezuna.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Tejeria andrea.

Jarraian, sailburu andreak du hitza.

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO
SAILBURUAK (Unzalu Pérez de Eulate): Eskerrik asko,
lehendakari andrea. Eta egun on, legebiltzarkide jaun-
andreok.

Europar Batasuneko estatu kide guztiok jabetzen gara
langileen kualifikazio profesionalean zer-nolako aldaketak
gertatzen ari diren, eta bi arrazoirengatik:
globalizazioaren gizartean bizi garelako eta ezagutzaren
gizartean bizi garelako. Eta horren ondorioz lanbide-
heziketako sistema berria antolatu da, eta Gobernu honek,
antolaketa horretan parte hartzen ari den gobernu honek,
oso argi dauka lanbide-heziketa dela sektore publikoaren
bizkarrezurra, eta, gainera, hala behar duela izan.

Uste sendo