Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan lapurtutako jaioberrien auzia argitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0606]
2012.02.16
134
03:35
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\006061960ko eta 1970eko hamarkadetan lapurtutako jaioberrien auzia argitu beharrari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:06)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT) (11:18)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:25)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (11:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:32)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (11:37)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:42)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:47)Bideoa ikusi

Testua

Tira, has gaitezen. Gai-zerrendako zazpigarren puntua:
"Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako
legez besteko proposamena, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan
lapurtutako jaioberrien auzia argitu beharrari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Agirrezabala
jaunak, Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko ordezkariak du
hitza. (Berbotsa)

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
andrea.

Lehenik eta behin, gure elkartasun eta babes osoa helarazi
nahi diet kasu honetan beren burua inplikaturik aurkitu
duten guraso, anai-arreba, izeba-osaba, lehengusu eta
familien lagun guztiei.

Gaur Legebiltzar honetara ekarri gaituen gaiarekin hasteko,
ezin utzi salatu gabe Gerra Zibilari jarraiki
kartzelatutako emakumeek jasan zuten jazarpen basatia.
Jazarpen basati horren adibiderik krudelena dugu emakume
hauek izandako haurren lapurreta. Kartzela horietan haurrak
hiru urtera arte egon zitezkeen bakarrik; hiru urteak
betetzean, gehienetan haur horiek Estatu frankistaren edo
Eliza katolikoaren instituzioetan bukatzen zuten, gehienek
ezin izan zutelarik ez beren familia biologikoa ez beren
nortasuna inoiz berreskuratu. Hasiera batean, infernu
bilakatu zituzten kartzela horietan haurrak lapurtzea,
errepresio politikoa bilakatu zen tresna, laster errepresio
moral bihurtu zen. Hemen salatu beharra daukat gaur haren
ondorio guztiak.

Berrogeiko hamarkadan, haurren lapurreta errepresio
politikoaren tresna bat gehiago zen. Hirurogeiko
hamarkadan, berriz, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan
ere, errepresio moralari erantzuten zion tresna honek,
moralitatearen giltzatzat, emakume bat ezkongabea bazen
haurrik ezin zuela eduki ezartzen zuen. Moralitate hark
ezartzen zuen emakume bat ez zela heldua 26 urteak bete
arte, lehenago ezkontzen ez baldin bazen behintzat. Honek
guztiak oso testuinguru latza ezartzen zuen ezkontzaz kanpo
haurdun geratzen ziren emakumeentzat, askotan presio hori
jasateko gai ez eta haurra adopzioan ematera