Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Galdera, Javier Martínez García Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak herrialdearen jarduera ekonomikoa bultzatzeko egindako lanari buruz. [09
10
05
01
0702]
2012.03.02
138
03:45

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00702Eusko Jaurlaritzak herrialdearen jarduera ekonomikoa bultzatzeko egindako lanari buruz

Izapideak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (09:40)Bideoa ikusi

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (09:43)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Galdera, Javier Martínez
García Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko
sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak herrialdearen
jarduera ekonomikoa bultzatzeko egindako lanari buruz".

Martínez jaunak du hitza.

MARTÍNEZ GARCÍA jaunak: Egun on, lehendakari andrea, jaun-
andreok.

Herritarrak kezka handiz ikusten ari dira Espainia osoan
jarduera ekonomikoa geldotzen ari dela. Gelditze honek
sekulako kostua dakar, besteak beste, lanpostuak
suntsitzea, zergen bidetik diru-kutxa publikoetako diru-
sarrerak murriztea eta enpresen jarduera ekonomikoari
bultzada instituzionalik ez ematea.

Euskal sozialistok ekimen arduratsuak, berritzaileak eta
ausartak defendatu ditugu behin eta berriz Ganbera honetan
eta, ez izan inolako zalantzarik, horiek defendatzen
jarraituko dugula, gure gizartearen ongizate-estatua
sostengatzeko zergazko diru-sarrerak hobetze aldera.

Osasun publikoa, hezkuntza publikoa eta gizarte-babesa
guztion ahaleginaren bidez finantzatu behar dira. Zerga-
ahalegin hori, halaber, enpresa desberdinak finantza
daitezen laguntzera bideratu behar dugu, bankuen merkatuan
egun dituzten zailtasunak kontuan hartuta.

Eztabaida hau beharrezkoa eta egin beharrekoa da. Euskal
sozialistok eztabaida hori egitea beharrezkoa dela uste
dugu, hainbeste borrokatu dugun ongizate-estatua mantentzen
jarraitu nahi dugulako. Eta egiteke dago oraindik, beste
alderdi batzuk zerga-erreforma horien gainean erabakitzeko
itzulinguruka ibili direlako; batzuetan, lege totemikoetan
babestuz eta, besteetan, merkatu ukiezinen askatasunean
babestuz. Egiaztatu egin da bi printzipio horiek ez dietela
egungo beharrei erantzuten.

Ez dugu eztabaida hau egin nahi Gobernu sozialistak zergak
bere gain hartu nahi dituelako; ez dugu egin nahi Gobernu
honek diru gehiago izan nahi duelako; eztabaida egin nahi
dugu herritarrek ongizate-estatua mantentzeko eta hobetzeko
eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko konpromisoa