Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Arantza Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskal hezkuntza sistemaren interesen alde. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0119]
2012.03.08
139
06:14
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00119Euskal hezkuntza sistemaren interesen alde

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (16:17)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (16:28)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:32)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:39)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (16:51)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (Eserlekutik) (16:56)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (16:57)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (17:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:08)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Arantza
Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, euskal hezkuntza sistemaren
interesen alde. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposatzailearen txanda. Aurrekoetxea andreak du hitza.
(Berbotsa)

AURREKOETXEA BILBAO andreak: Arratsalde on. Eskerrik asko,
mahaiburu andrea, lehendakari andrea.

LEHENDAKARIAK: Segundo bat, mesedez, Aurrekoetxea andrea,
ostera, ezin izango duzu... Apur bat itxarongo dugu.

Ederki, nahi duzunean. Eskerrik asko.

AURREKOETXEA BILBAO andreak: Oso ondo. Eskerrik asko.

Espainiako Hezkuntza Ministerioa, bere bideari ekin
dionetik, behin eta berriro ari da iragartzen hainbat
aldaketa eta erreforma egin nahi dituela: bat,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza laburtu eta ondorengo
Bigarren Hezkuntza urtebete luzatuko duela; bi, Lanbide
Heziketa beste era batera diseinatuko duela; hiru,
Hiritartasunerako Hezkuntza ikasgaiaren ordez Hezkuntza
zibiko eta konstituzionala ezarriko duela; lau,
irakaskuntzarako sarbidea aldatuko duela; bost, autonomia-
erkidegoetako elebitasun-programak homogeneizatuko dituela;
eta sei, guk dakigunez, behintzat (agian gehiago ere izango
dira), unibertsitatearen erreforma. Egindako iragarpen
horiek guztiek zalantza ugari sortu dute Euskadiko
hezkuntza-komunitatean. Zergatik? Zertarako?

Gure taldeak Hezkuntzako sailburuari egin zizkion galdera
horiek Ganbera honetan egindako interpelazioan, eta emaitza
murritza izan zen, baina bere esku-hartzean berrikuntza bat
izan zen, interpelazioa egiten ari zitzaion legebiltzarkide
honi galderak egin baitzizkion.

Hala ere, geurearekin jarraitu genuen eta interpelazio
haren ondorioz mozio hau aurkeztu genuen berriz
ahalegintzeko, datu objektiboak aztertu, begiratu eta
eztabaidatuz, eta ikasleen eta euskal hezkuntza-sistemaren
interesez hitz egiteko.

Hezkuntza Lege Orokorra, LOGSE, LOCE, LOE... Lege-aldaketak
izan dira Espainiako hezkuntzaren ezaugarri, batez ere
azken berrogei urteotan, eta, bereziki,