Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Drogazaleen ahaideentzako laguntzei buruzko erantzun-eskea.
1986.04.23
27
06:13
9. tokian tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

02\10\05\01\00031Drogazaleen ahaideentzako laguntzei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (00:14)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:16)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (00:20)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (Eserlekutik) (00:22)Bideoa ikusi

Testua

Jaun andreok, Lan, Osasunketa et Gizarte Segurantza
Sailburu jaunak irten behar duenez, Roberto Lertxundi
jaunak, ahal izanez gero, hamaikagarren gaia orain
eztabaida dezagun eskatu digu. Gaien hurrenkera aldatzeko
nolabaiteko oztoporik izan dezaketen galdetu nahi diet
taldeburuei. (Isilaldia.)

Asunto 11 del orden del día: "Pregunta formulada al
excelentísimo señor Consejero de Trabajo, Sanidad y
Seguridad Social por el parlamentario ilustrísimo señor don
Roberto Lertxundi Barañano, del Grupo Euskadiko Ezkerra, en
relación con las ayudas a familiares de drogadictos".

Hamaikagarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar
Taldeko Roberto Lertxundi Barañano jaun txit argiak Lan,
Osasunketa eta Gizarte Segurantza Sailburu jaun txit
gorenari drogazaleen ahaideentzako laguntzei buruz egindako
erantzun eskea".

Lertxundi jaunak du hizpidea.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Eskerrik asko,
Lehendakaritza lanetan ari zaren Lehendakariordea.
(Irriak.)

Oso galdera arrunta da. Gure herrian, gure Elkartean
badira drogazaleak diren gizataldeak, norbanakoak,
sendabidezko elkarteetara jo behar dutenak, hauek herri
erakundeen laguntzak jasotzen bait dituzte, udalenak
bereziki, zenbaitetan baita beste motatakoak ere, Foru
Aldundienak eta abar, zentsapena eta bizitokia non
dutenaren arabera. Egoera hau ezaguna zaion galdetu behar
diogu Eusko Jaurlaritzari, herritarrentzat, ezbairik gabe,
bereizkeriazkoa den egoera hau ontzat jotzen duen,
elkarteko Arduralaritza nagusi gisa egin nahi duenarekin
bat datorren, eta agertutako egoera bideratzeko, familiei
eskainitako laguntzen bidez edo, ea nolabaiteko neurriren
batzu hartzekotan diren. Eskerrik asko.

LEHENENGO LEHENDAKARIORDE (Careaga Muguerza) jaunak:
Eskerrik asko. Lan, Osasunketa eta Gizarte Segurantza
Sailburu jaunak du hizpidea.

LAN, OSASUNKETA ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURU (Azua
Mendia) jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-
andreok, lehenik eskerrik beroenak eguneko gai zerrendaren
aldaketa