Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EAEko hezkuntza-sisteman erlijioaren ordezkoa ematen den baldintzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0127]
2012.03.15
140
06:36
Deialdiko hamaikagarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00127EAEko hezkuntza-sisteman erlijioaren ordezkoa ematen den baldintzei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (16:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:42)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:04)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (17:08)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (17:11)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (17:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (17:25)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:30)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (17:37)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:42)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (17:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:50)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "Mozioa, Mikel Basabe
Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
EAEko hezkuntza-sisteman erlijioaren ordezkoa ematen den
baldintzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda... Legebiltzarkide jaun-
andreok, mesedez... Legebiltzarkide jaun-andreok.
(Berbotsa)

BASABE KORTABARRIA jaunak: Ez dakit etenaldiaren beharrik
dagoen...

LEHENDAKARIAK: Ez dakit. Etenaldi bat, edo hau azkar
amaitzea. Gaur ez dut uste etenaldi bat egiteko aukerarik
emango dizutenik.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Arratsalde on guztioi. Labur
jardungo dut, edo ez behintzat denbora guztia agortuz,
baina benetan uste dut ez dela gaurko ekimenaren muina
egoki ulertu. Zeren guk eskatzen duguna ez baita Erlijio
ikasgaia ematea edo ez ematea, zer kopuru behar den, nola
eman behar den, ez, gu ez gara horretaz ari. Gure legez
besteko proposamenean eskatzen duguna da, eta irakurri
egingo dut, "Erlijio ikasgaia ematen ez den taldeetan
ordezkoa eman behar izan ez dezaten". Ez talde batean
Erlijioa ematen duen ikaslerik dagoela hor ordezkorik ez
ematea, ez. Talde batean Erlijioa ematen ez duen ikaslerik
ez badago, talde batean inork ez badu Erlijioa ematen,
talde horretan ordezkorik eman beharrik ez izatea. Horixe
da guk eskatzen duguna.

Eta gainera uste dut erabat zentzuzkoa dela planteatzea
ikastetxe batean -eta sistema publikoan asko dira egoera
horretan daudenak-, ikasturte zehatz batean, gela batean
ikaslerik ez baldin badago Erlijioa eskatu duenik edo
gurasoek Erlijioa eskatu diotenik, gela horietan ordezkorik
ez ematea. Eta horixe da guk eskatzen duguna. Guk ez dugu
gaur auzitan jartzen eskola publikoan Erlijioak tokirik
behar duen ala ez, eta ez dugu gaur auzitan jartzen eskola
publikoan Erlijioa ikastorduetan eman behar den ala ez.

Guk gaur hona dakarguna askoz ere sinpleagoa da. Egon
badaude, joan zen barikuan sailburu andereak onartu egin
zuelako, egon badaude Euskal Autonomia Erkidegoan
ikastetxeak non gela