Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, hezkuntza mota aukeratzeko askatasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0674]
2012.03.22
142
08:22
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00674Hezkuntza mota aukeratzeko askatasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (15:04)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:17)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (15:21)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (15:25)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (15:36)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (15:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (15:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:01)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:07)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:10)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (16:16)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (16:20)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (16:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, hezkuntza
mota aukeratzeko askatasunari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Oyarzabal jaunak du
hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eta oraingo honetan, aurrekoetan bezala, Alderdi Popularrak
familiek euren seme-alabentzat nahi duten hezkuntza
aukeratzeko eskubidearen alde egin nahi du.

Beste hainbatetan defendatu dugun moduan, edozein familiari
bere seme-alabentzat nahi duen hezkuntza askatasunez
aukeratzeko eskubidea bermatu behar zaiola uste dugu.
Gurasoek hezkuntza-zentroa ahalik eta muga gutxienekin
hautatzeko aukera izan behar dute, eta baita euren seme-
alabek zein hizkuntza eredutan ikasiko duten ere.

Eskubide hori babesten du gure Konstituzioak, eta halaber,
Euskal Eskola Publikoaren Legeak aitortzen du. Eta Euskal
Eskola Publikoaren Legeak, gainera, botere publikoek eta
euskal Administrazioak, familien hautaketa askatasunez
egiten dela bermatzeko orduan, eskubide horiek betetzen
direla zaindu behar dute halabeharrez.

Sarritan hizkuntza eredua aukeratzeari lotuta berme
handiagoak aldarrikatu ditugu. Era berean, familiei
informazio gehiago emateko, zentroei jarraibide zehatzak
emateko, eta familien eskubidea -beste batzuetan aipatu
bezala, sarritan eskubide hori zenbait gorabeheren ondorioz
mugatu egiten da- modu eraginkorragoan bermatzeko eta
babesteko neurri zehatzak hartzea eskatu diogu hainbatetan
Hezkuntza Sailari.

Gaur, kasu honetan, ez dugu gure eskaera hizkuntza eredua
aukeratzeko eskubideari lotuta beste kasu batzuetan egin
dugun aldarrikapenera mugatu nahi. Ikastetxearen aukera eta
hezkuntza-proiektuaren aukera bermatzeko beharrari buruz
hitz egin nahi dugu gaur bereziki. Gaur egun, eta datuetan
oinarrituko naiz, Administrazioak berak eta azterketa
guztiek diote euskal familiek euren seme-alabentzat zein
hezkuntza nahi duten erabakitzeko orduan, lehenik