Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, UPV/EHUn ikasteko presoen eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0129]
2012.04.19
146
06:44

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00129UPV/EHUn ikasteko presoen eskubideari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (10:42)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:48)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (11:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:03)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:12)Bideoa ikusi

Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT) (11:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:25)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:30)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:36)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:42)Bideoa ikusi

Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT) (Eserlekutik) (11:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Juanjo
Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, UPV/EHUn ikasteko presoen
eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Agirrezabala jaunak
du hitza.

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
anderea.

Duela hiru urte Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen
Frantziako kartzeletan dauden presoek UPV/EHUn ikastea
ahalbidetzen zuen protokoloa. Gorenaren erabaki haren
ondorioz, ia 60 ikasle preso desmatrikulatu behar izan
ziren eta ikasketekin jarraitzeko aukerarik gabe geratu
ziren.

UPV/EHUk helegitea jarri zuen orduan, eta orain Auzitegi
Konstituzionalak arrazoia eman dio. Gorenak
unibertsitatearen autonomia urratu egin zuela onartu du
Konstituzionalak. Gorenak bertan behera utzi zuen
protokoloa bidezkoa zen, eta, beraz, ez zegoen inolako
arrazoirik ikasle presoen eskubideak murrizteko.

Konstituzionalak argi utzi du: Gorenak bidegabe jokatu
zuen. Eta Espainiar Gobernuak ere bai, bera izan zelako,
Zapateroren Gobernua hain zuzen, 2005ean Estatuko
abokatuaren bitartez prozesu judiziala martxan jarri zuena.

Orain, Konstituzionalaren epaiari esker, Frantziako
kartzeletan dauden presoek UPV/EHUn matrikulatzeko
eskubidea dute berriro ere, baina Espainiako kartzeletan
daudenek berdin jarraitzen dute. UNED da haien aukera
bakarra unibertsitate-ikasketak egiteko, eta horrek muga
handiak planteatzen dizkie: hainbat karrera ezin ikasi, eta
euskaraz ezin ikasi, batik bat.

Egoera benetan ilogikoa da. Frantzian dauden presoek
UPV/EHUn ikas dezakete; Espainiako kartzeletan daudenek,
ordea, ezin dute. Izan ere, Espainiar Estatuan indarrean
dagoen legeak ezinezko baldintza bat planteatzen du presoek
UPV/EHUn ikasi ahal izateko: unibertsitatearen eta Espetxe
Zuzendaritzaren arteko hitzarmen bat sinatu beharra.
Unibertsitateak behin eta berriro eskatu du hitzarmen hori
sinatzea, baina Espetxe Zuzendaritzak erantzun ere ez