Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Javier Carro Iglesias Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Araban oso tentsio altuko garraio elektrikoko sarearen azpiegiturak garatzeko duen politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0133]
2012.04.25
148
07:33
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00133Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Araban oso tentsio altuko garraio elektrikoko sarearen azpiegiturak garatzeko duen politikari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Carro Iglesias, Javier (NV LT) (09:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (09:44)Bideoa ikusi

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (09:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (09:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (09:53)Bideoa ikusi

Testua

Beraz, gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Javier
Carro Iglesias Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo
Sailak Araban oso tentsio altuko garraio elektrikoko
sarearen azpiegiturak garatzeko duen politikari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Carro jaunak du hitza.

CARRO IGLESIAS jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
andrea.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet zuzenketak
egin dituzuen taldeoi. Erdibideko zuzenketa bat dugu.

Ederki. Dakizuenez, Europako oso tentsio altuko energia
elektrikoaren garraioaren sarea definitzea lehentasunez
egin beharreko kontua da energia-hornidurari sendotasuna,
egonkortasuna, kalitatea eta fidagarritasuna emateko.

Sisteman gero eta energia berriztagarri gehiago sartzen ari
direnez, interkonexio handiagoa behar da, energiaren
sistemarako sartu-irtena errazteko. Hala, eta krisialdi
honetan are gehiago, eraginkorragoak izango gara energia
berriztagarrien potentzial osoa aprobetxatzeko eta
sistemara sartzeko orduan. Eta, horretarako, sare elektriko
sendoa eta lotura onak dituena behar dugu.

Dakizuen bezala, hori dela-eta 400.000 volteko linea bat
dugu Araban; Gasteiz kanpoaldean eta Gasteizko
azpiestazioaren inguruan, zehazki. Zentral horretatik zazpi
kilometrora bakarrik pasatzen da, eta interkonexioa egitea
da gure proposamena. Baina, interkonexio hori nola egiten
dugun, arriskuan jar dezakegu inguru horretako beste eremu
batzuen hazkundea, hala nola Jundiz eta Subillabide II
inguruena.

Irakurri egingo dut erdibideko zuzenketa, oraindik banatu
gabe dagoelakoan nago eta. Hauxe dio: "13/2012 Errege lege-
dekretuaren ondorioz 2012ko ekainaren 30erako Industria,
Energia eta Turismo Ministerioari aurkeztu behar zaion
garraio-sarearen plangintza-proposamena dela-eta, Eusko
Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Red
Eléctrica Españolari proposatzeko bila dezala konponbiderik
onena 400 kilovolteko Barcina-Itxaso linearen