Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko (bosgarren aldaketa) lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Eztabaida eta botazioa. [09
09
01
00
0025]
2012.04.25
148
07:33
Deialdiko lehenengo puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\09\01\00\00025Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzekoa (bosgarren aldaketa).

Izapideak

Osoko zuzenketei buruzko osoko bilkura

Hizlariak

Herrizaingo Saila, sailburua (09:56)Bideoa ikusi

Osoko zuzenketaren aldeko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (10:02)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:05)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:07)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (10:11)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (10:15)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:17)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:20)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT) (10:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehen puntua: "Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskundeen Legea aldatzeko (bosgarren aldaketa) lege-
proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Eztabaida eta
botazioa".

Jaurlaritzaren ordezkariak du hitza. Sailburu jaunak du
hitza.

HERRIZAINGOKO SAILBURUAK (Ares Taboada): Eskerrik asko,
lehendakari andrea. Eusko Jaurlaritzaren izenean aurkeztuko
dizuet Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea
aldatzeko (bosgarren aldaketa) lege-proiektua.

Lege-proiektu horren xede nagusia da indarrean dagoen
legea, 1990ekoa, eguneratzea. Aldaketa nagusien asmoa da
lege hau errealitate berrira egokitzea eta, era berean,
Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoan
txertatu diren erreformak sartzea. Ahalik eta segurtasun
handiena lortzeko hobekuntzak ere sartu dira lege-
proiektuan, hauteskunde-prozesua seguruagoa eta
eraginkorragoa izateko eta botazioa eta hauteskunde-mahaien
boto-kontaketa azkarrago egiteko.

Proiektu honen xedea da, berriro diot, orain indarrean
dagoen Eusko Legebiltzarraren Hauteskunde Legea gaur egungo
errealitatera eta aplikazio orokorreko araudira egokitzea
eta gure legeko artikuluak Auzitegi Konstituzionalak hartu
berri dituen akordio eta erabakietara egokitzea.

Azkenik, lege-testua ikuspuntu tekniko-juridikotik hobetzea
da xedea, hala nola hizkuntzaren erabilera ez-sexista
egiteko. Proiektuaren beste alderdi garrantzitsuenetako
batzuk hauek dira, laburbilduta: legebiltzarkideak
hautagarri ez izateko kausa jakin batzuk aldatzea; botere
publikoek hauteskunde garaian egin ditzaketen kanpaina
instituzionalei muga bat jartzea; hauteskunde-
kanpainaurrean propaganda zabaltzea debekatzea hautagaiei;
hauteskundeetako hautagaitzen gastuak murriztea, diru-
laguntza publikoen zenbatekoak izoztuz hurrengo
hauteskundeetarako; baliogabeko botoak argitzea; ikusteko
edo entzuteko minusbaliotasunen bat dutenei parte-hartzea
erraztea... Azken batean, egokitzapen batzuk egin nahi dira
legea hobetzeko eta, berriro diot, helburu horiek