Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Mistoa-Ezker Anitza-IU eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena, Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
09
02
02
0021]
2012.04.25
148
07:33
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\09\02\02\00021Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:30)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (10:36)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (10:38)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (10:41)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (10:54)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (10:57)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:00)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:04)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:05)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:09)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak,
Euskal Talde Popularra, Mistoa-Ezker Anitza-IU eta Mistoa-
UPyD legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena,
Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko. Aintzat hartzeari
buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Jaurlaritzaren irizpidea banatu zaizkizuen agirietan
duzuenez, ez dugu irakurriko, eta eztabaidara joko dugu
zuzenean.

Aldeko txanda. Proposamena egin duzuen talde guztiok hartu
nahiko duzue hitza... Ados. Maneiro jaunak du hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Azaroaren 21eko 18/1997 Legeak, tituludun lanbideei eta
profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoak, 29.
artikuluan xedatzen du Eusko Legebiltzarraren legea behar
dela profesionalen elkargo berriak sortzeko. Eta horixe
lortu nahi dugu Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko lege-
proposamen hau aurkeztuz. UPyDk, Talde Sozialistak, Talde
Popularrak eta Ezker Anitzak sinatu dute proposamena.

Arrazoien azalpenean diogun bezala, legediak kazetariei
ematen dien zeregina nahikoa arrazoi bada kazetari-lanbidea
elkargo-egitura baten barruan antolatzeko. Kazetari-
lanbidearen izaera bereziak Kazetarien Euskal Elkargoa
eratzea eskatzen du, gure aburuz, eta han sartuko lirateke
lanbide horretan ari diren profesionalak, baldin eta behar
diren ezagutza eta titulu guztiak eskuratuta badituzte,
noski.

Lege sinple bat da, beste lanbide-elkargo batzuk sortzeko
egin diren legeen antzekoa, eta Ganberako talde guztiek
sinatu behar zuten, gure ustez. Beste autonomia-erkidego
batzuetan -Murtzian, Katalunian, Andaluzian eta Galizian,
kasurako- kazetari-elkargoak sortzeko egin diren proiektuen
antzekoa da.

Lege horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko kazetariek
lanbidera sartzeko erregulazio bat izango dute, azkenean:
Informazio Zientzietako titulua izan beharko dute, edozein
adarretakoa.

Orain arteko erregulazio-falta horren ondorioz, intrusismo
handienetakoa duen lanbidea da. Eta hori aprobetxatu egin
dute enpresek, jakina.