Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Lanbide suztatzeko neurriak araupetzezko Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasuna eta Gizarte Segurantzako sailaren epailaren 4eko 67/86 Dekretuaren 31. atalari buruzko legez bestekoaren saloa.
1986.05.27
29
13:30

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00067Lanbideak suztatzeko neurriak araupetzezko Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren epailaren 4ko 67/1986 Dekretoaren 31garren atalari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 5. puntua.

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:07)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (01:14)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (01:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:37)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (01:45)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:46)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (Eserlekutik) (01:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:54)Bideoa ikusi

Testua

Bilkurari berriro 16ak eta 46 minutu direla ekin zaio.

LEHENDAKARI jaunak: Bilkurari berriz ekin zaio.

Punto quinto del orden del día: "Debate y resolución
definitiva de la proposición no de ley formulada por el
Grupo Parlamentario Popular, en relación con el artículo 31
del Decreto 67/86, de 4 de marzo, por el que se articulan
medidas de promoción al empleo del Departamento de Trabajo,
Sanidad y Seguridad Social del Gobierno Vasco".

Bostgarren gaia: "Grupo Popular Legebiltzar Taldeak
lanbideak suztatzeko neurriak araupetzeko Eusko
Jaurlaritzako Lan, Osasunketa eta Gizarte Segurantza
Sailaren epailaren 4eko 67/1986 Dekretuaren 31. atalari
buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa
eta azken erabakia".

Popular Taldeko Mosquera jaunak du hizpidea.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andreok,
ordezkatzen dudan taldeak, 1986ko martxoaren 4ean, euskal
Autonomia Elkartean lan suztapenerako neurriak arautuz Lan
Sailak argitaratutako dekretua arretaz irakurri ondoren,
dekretu hau irakurri ondoren eta gure arreta, zehazki, 31.
atalean finkatu ondoren, 31. atalaren zenbait alderditan,
eta batez ere 3. eta 4. ahapaldietan finkatu ondoren, gure
taldeak atal hori aldatu egin behar zela eta aldatu egin
behar dela uste du.

Zati zehatz bati buruz ari gatzaizkizue, honako hau
dioenari hain zuzen: "Egitarau honen abantailaz ezingo dira
jabetu, ekonomia iharduera nagusitzat edari alkoholdunen
salmenta duten enpresak, ikuskizun eta guzti edo
ikuskizunik gabe ihardun arren", eta abar, eta abar. Lana
suztatu nahi duen araudia da, beraz, lanpostuen sortzea
bultzatu eta suztatu nahi duena, baina delako une batean,
sailaren baitan dauden talde batzu baztertu egin dira, eta
atal honen mamiaren arabera baztertu dira hain zuzen.

Delako atala idatzita dagoen moduan, araudiaren
ezarpenak eragin baikorra edo ezkorra izan dezakeen enpresa
horien iharduera ekonomiko nagusia denean-deneantxe,
ihardupidean, eta ostalaritza alorrean batipat,