Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, titulartasun pribatuko haur-eskolei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0607]
2012.05.10
151
06:44

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00607Titulartasun pribatuko haur-eskolei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (16:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:24)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:31)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (16:37)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (16:39)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (16:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (Eserlekutik) (16:45)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:47)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
titularitate pribatuko haur-eskolei buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mendizabal andreak
du hitza.

MENDIZABAL MENDIZABAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Arratsalde on.

Hasi baino lehen esan nahi dut Euskal Talde Popularrarekin
eta Euskal Sozialistekin erdibideko zuzenketa batera iritsi
garela, eta uste dut banatuta egongo dela ja.

Nahiz eta derrigorrezko hezkuntza hiru urtetik aurrerakoa
izan, gero eta familia gehiagok eramaten dituzte beren
haurrak haurtzaindegietara hiru urteak baino lehen, hau da,
zero urteko mailara edo urte bateko mailara, zeren eta gero
bi urteko mailan hasten dira ia-ia denak eskoletan.

Euskadiko Eskola Kontseiluaren datuen arabera, adin-tarte
horretan, joan diren bi urteetan 1.317 plaza sortu eta bete
dira, horietatik 711 zentro publikoetan, gehienak
Haurreskolak Partzuergoko eskoletan. Haur horien
matrikulazioa zentro publikoetan eta titulartasun pribatuko
eskoletan parra banatzen da: % 17,4 publikoetan eta % 18
pasatxo pribatuetan. Hala ere, egoera ez da uniformea
lurralde guztietan eta gune guztietan eta herri guztietan.
Esan nahi dudana da eskaintza publikoa eta pribatua ez dela
proportzionalki berdina lurralde eta herri guztietan,
bakoitzak bere ibilbidea izan duelako.

Euskal Autonomia Erkidegoko 0-3 urte arteko umeen haur-
eskolak arautu zituzten aurreko gobernuek. Eta 2002ko
dekretu batek planifikatu zituen; besteak beste,
titulartasun publikoko haur-eskolak sustatzeko neurriak
hartu zituen.

Geroztik, 2004an, plaza publikoak behar adina ez zirenez,
plaza pribatuak diruz laguntzeko erabakia hartu zen dekretu
bidez, eta titulartasun pribatuko haur-eskolentzako diru-
laguntzetarako deialdia arautu zen.

Haurtzaindegi publikoek ez dutenez aurkezten diren eskaera
guztiei erantzuna emateko aukerarik, guraso askok eta askok
haurtzaindegi pribatuetara jotzen dute.