Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Droga-menpekotasunentzako Antolakidetegia kentzeko eskatzeari buruzko legez bestekoaren saloa.
1986.05.27
29
13:30

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00068Drogamenpekotasunentzako Antolakidetegia kentzea eskatzekoa.

Izapideak

G.Z.ko 6. puntua.

Hizlariak

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (02:08)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (02:15)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (Eserlekutik) (02:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (02:25)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (02:33)Bideoa ikusi

Testua

Punto sexto del orden del día: "Debate y resolución
definitiva de la proposición no de ley formulada por el
Grupo Parlamentario Popular, por la que se solicita la
desaparición del Centro Coordinador de las
Drogodependencias".

Isilik, mesedez. Seigarren gaia: "Grupo Popular
Legebiltzar Taldeak Droga Menpekotasunentzako
Antolakidetegia kentzea eskatzeko egindako legez besteko
baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia".

Talde eskuhartzailea. Mosquera jauna, hizpidearen jabe
zara.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andreok,
orain herri osasunketari buruzko arazoaz. Herri
osasunketari dagokion arazoa ez bada ere, herri osasuna
hobetzeko balio duena da.

DAKi dagokion gaia, hemen noizbehinka errepikatzen den
gaia dela uste dut, eta nere taldeak, zehazki, nitaz
baliaturik, Legegintza Aldiaren hasieran egin zuen lehen
ekinbidea, drogen arazoari eta batez ere Drogazalekeriaren
Antolakideketategiaren iharduerari eta emaitzei buruz
Legebiltzar honetan kezka sortzeko asmoa zuen hura izan
zen. Nere jarrera ordukoa bera dela esan nahi dizuet. Eta
nik, mintzatoki honetatik bertatik, une hartan DAKik izan
ez bagenu, ni hemen haren sorketa eskatzen ihardungo
nuekeela esango dizuet. Une hartan halaxe zen. Eta, hitzari
eutsiz, askotan adierazi dizuedana esan behar dizuet:
1981ean, Osasunketa Sailak etxe hori sortzeko asmoa hartu
zuenean Euskal Autonomia elkarteari egundoko mesedea egin
ziola, eta behar bada nazioari ere mesede handia egin zion,
hortik aurrera aurrekoaren antzekoak ziren asmo berriak
sortu bait ziren, eta herri agintaritza batez ere, 1981ean,
jadanik arazo larria zen eta gero zoritxarrez bete diren
mehatxuez arduratzen hasi zen.

Baina, ikus dezagun, zein ziren etxearen helburuak?
Beno, bada etxearen helburua, funtsean, gure Euskal
Autonomia Elkartearen mugartean drogazaletasunaren aurka
erakidetasuna sortzea zen, eta horretarako Sailak
Sailordetzaren zerbitzu gisa eratu zuen, hain zuzen
Osasunarenaren gisa, izan ere