Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Sozio-linguistiko plangintzarako mapa egiteari buruzko legez bestekoaren saloa.
1986.05.27
29
13:30

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00069Sozio-linguistiko plangintzarako mapa egiteari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 7. puntua.

Hizlariak

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (02:36)Bideoa ikusi

Barquero Vázquez, José Manuel (GP LT) (Eserlekutik) (02:45)Bideoa ikusi

Girbau García, Juan Carlos (SV-ES LT) (02:45)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (Eserlekutik) (02:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:01)Bideoa ikusi

Testua

Punto séptimo del orden del día: "Debate y resolución
definitiva de la proposición no de ley formulada por el
Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra, relativo a la
elaboración del mapa socio-lingüístico".

Zazpigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar
Taldeak sozio-linguistiko plangintzarako mapa egiteari
buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa
eta azken erabakia".

Lau legebiltzarkide taldeek, batera, Mahai honi idazki
bat aurkeztu diote, eta aurreko saloaren ordez izango dela
uste dut. Legebiltzarkide Taldeok eskuhartzeko asmoa al
duzue, edo besterik gabe boto emateari ekingo diogu?

Gurrutxaga jaunak hizpidea eskatu du.

LEHENDAKARI jaunak: Eskuhartu behar al duzue?
(Baiezkoa.)Gurrutxaga jauna, aurrera. Ea mesedez, nork du
hitz egiteko asmoa? Talde guztiok? (Baiezkoa.)

GURRUTXAGA AIZPEOLEA jaunak: Lehendakari jauna,
parlamentari jaun-andreok, arratsaldeon. Legez bestekoaren
proposamen honen aurkezpenean ez naiz luze mintzatuko.

Legebiltzarreko Lehendakariak adierazi digun bezala,
aurkeztutako testuak izan dituen zuzenketak aztertu eta,
elkarrizketaren ondoren, denon arteko adostasuna eta
akordioa bilatu dugulako, baina, labur baldin bada ere,
uste dut komenigarria dela Kamara honetan eta Kamara hau
osatzen dugun legebiltzarkide guztioi azaltzea legez
bestekoaren proposamen honen arrazoia.

Eta lehenik esan behar ez dela legez bestekoaren
proposamen honen arrazoietan aurkitu behar Euskadiko
Ezkerraren arrazoirik, ez eta arrozoi politikorik, baizik
eta arrozoi bakarra dela Euskeraren Legean jaso zena
Gobernuak bete dezala.

Denok dakigu Euskeraren Legeak bere bigarrengo erabaki
gehigarrian edo disposizio adizionalean honelako hau
dioela: "Jaurlaritzak Euskal Herriko gizarte-hizkuntzazko
egitamuketarako mapa egingo du, hori, aldian-aldian Euskal
Legebiltzarrari jakin erazi ondoren, birrizkutatuaz", edo,
erderaz esanda: "El Gobierno elaborará el mapa de
planificación socio-lingüística del País Vasco, que