Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Gipuzkoako "Instituto Oncológico"aren egoerari buruzko legez bestekoaren saloa.
1986.05.27
29
13:30

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00073Gipuzkoako "Instituto Oncológico"-aren egoerari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 10. puntua.

Hizlariak

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (Eserlekutik) (01:00)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:02)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:12)Bideoa ikusi

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (01:20)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (01:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:33)Bideoa ikusi

Testua

Punto décimo del orden del día: "Debate y resolución
definitiva de la proposición no de ley formulada por los
Grupos Parlamentarios Popular y Euskadiko Ezkerra, en
relación con la situación actual del Instituto Oncológico
de Guipuzcoa".

Hamargarren gaia: "Grupo Popular eta Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar Taldeek Gipuzkoako "Instituto Oncologico"aren
egoerari buruz egindako legez besteko baten saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Mahai aurrean bi zuzenketa-eske edo bi idatzi aurkeztu
dira legebiltzar talde guztiek izenpeturik, hauetako
bigarrenak lehendabizi aurkezturiko erdibideko zuzenketa-
eskearen edo idatziaren 2. zatia aldatzen duelarik. Beraz,
Lehendakaritza honek ulertzen du hasierako saloa baztertu
egin dutela talde salo egileek. Horrela al da? (Baiezkoa.)

Taldeek eskuhartuko al dute, lau taldeek? Taldeen
saioa? Eska ezazue hizpidea, arren. (Isilaldia.)

Sozialista Taldetik, inork eskuhartu behar al du?
(Isilaldia.)

Aguirre Bilbao jaunak hizpidea eskatu du.

LEHENDAKARI jaunak: Bai?

AGUIRRE BILBAO jaunaK: Ez dakit ulerkera zuzenik eman
den Mahai aurrean aurkeztu diren bi idatziez. Bada bere
garaian aurkezturiko erdibideko zuzenketa-eske bat eta izan
da, erdibideko zuzenketa-eske horretaz, hain zuzen ere 2.
puntuaz, erdibideko zuzenketa-eske berri bat. Orduan nik
ulertzen dut aurkezten dena lehenengoa dela 2. puntuari
dagokion aldaketaz. Ez dakit...

LEHENDAKARI jaunak: Horixe da hain zuzen ere esan
dudana.

AGUIRRE BILBAO jaunak: Oso ondo. Eskerrik asko,
Lehendakari jauna.

LEHENDAKARI jaunak: Lertxundi jaunak du hizpidea.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Arratsalde on.
Legebiltzarkide guztien oniritziz salo bat aurkeztu da
eztabaida dezagun eta ziurrenik Legebiltzar honek onar
dezan, Gipuzkoako "Instituto Oncologico"ari buruzkoa, eta,
zuek dakizuen bezala, azken hilabete hauetan zenbait
gorabehera izan ditu bere etorkizunari, berregituraketa
egitamuei dagokienean eta, nere ikuspegitik bederen,
langile eta