Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Jaurlaritzak lanik ezaren aurkako egitarauen barruan artez akuratutako langileei ematen dizkien lan-sariei buruz aurkeztutako legez bestekoaren saloa.
1986.05.27
29
13:30
13. gaiarekin batera tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00074Jaurlaritzak "Lanik ezaren aurkako" egitarauen barruan artez akuratutako langileei ematen dizkien lan-sariei buruz.

Izapideak

G.Z.ko 11. puntua.

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:34)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (01:48)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (Eserlekutik) (01:57)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (01:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (02:10)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:15)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (Eserlekutik) (02:20)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:23)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Punto décimoprimero del orden del día: "Debate y
resolución definitiva de la proposoción no de ley,
formulada por el Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra, en
relación con las retribuciones por parte del Gobierno a los
trabajadores contratados directamente dentro del Programa
de Lucha contra el Paro".

Hamaikagarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar
Taldeak Jaurlaritzak Lanik Ezaren Aurkako Egitarauaren
barnean artez akuratutako langileei ematen dizkien lan
sariei buruz egindako legez besteko baten saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Gai zerrendako puntu honekin batera, 12. saloa ere
eztabaidatuko da: "Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak
Lan, Osasunketa eta Gizarte Segurantza Saileko, 86ko
martxoaren 26ko aginduari buruz egindako legez besteko
baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia".

Beraz, elkarri lotutako gaiak izanik, eztabaidaketa eta
eskuhartzeak ekitaldi bakar batean egingo dira, eta ondoren
salo bakoitzari dagozkion boto emanketak egingo dira.
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldearen eskuhartzea.

Lertxundi jauna.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: legez bestekoaren salo honen
aurkezpena arira dator, -gogoratuko zaizue, honez gero
beranduegi izanik ere, iazko urtealdian, 85. urtean,
Legebiltzarrean gai honetaz hitz egin zelako- Eusko
Jaurlaritzaren aldetik artez akuratzeko egitarauetan
akuratutako langileei eta Jaurlaritzak berak agindutakoaren
arabera jaso dituzten lansariei buruzkoa bait da. Zuek
gogoratuko duzue bere egunean nere taldeak itaunketa bat
aurkeztu ziola Jaurlaritzari era honetako lansarien
zergatia galdetuz. Erantzun honekiko gure bat ez etortzea
adierazten dugu, baina, dena den, arrazoibide haien
oinarrizko alderdiak gogorarazi nahi nizkizueke soilik.

Lehenik, oso eskasak diren lansariak ezartzen dituen
akurapen egitaraua egin da, batez ere eraikuntzako
hitzarmenetan finkatutakoak baino askoz ere eskasagoak,
akuratutako jendearen gehiengoa udaletako lanetarako,
basoetarako eta bestelakoetarako