Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, "smart cities" edo hiri adimendunen garapenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0671]
2012.05.17
152
05:29

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00671"Smart cities" edo hiri adimendunen garapenari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT) (13:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (13:37)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (13:44)Bideoa ikusi

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT) (Eserlekutik) (13:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:46)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
smart cities edo hiri adimendunen garapenari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Etxeberria jaunak
du hitza.

ETXEBERRIA ARANBURU jaunak: Legebiltzarburu andrea,
legebiltzarkideok, eguerdi on.

Ohartxo bat eman nahi nuke banatu den erdibideko
emendakinak euskarazko itzulpena ez baitauka ongi. Beraz,
esan lehenik bai talde Popularra, Sozialistak eta Euzko
Abertzaleok, adostasun batera iritzi garela. Eta, beraz,
saiatuko naizena da ahalik eta laburren zertaz ari garen
hitz egiten esplikatzen, eta espero dut garbi gelditzea,
eta zein den gure adostasuna ere azkenean esplikatzen.

XXI. mendea hirien gizaldia izango dela esaten dute
prospektiba ikerketa ezberdinek. 2007an, hirietan bizi
ziren gizakiek landagunetan bizi ziren kopurua lehen aldiz
gainditu zuten eta, aurreikuskizunek diotenez, 2050. urtean
gizakien % 70a hirietan biziko da.

Europan, gaur egun, 35 hiri ditugu 1 miloi biztanletik
gorakoak, eta hirietan bizi diren hiritarrek sortzen dute
PIBaren % 80a hirietan sortzen da. Aurreikuskizunek
diotenez, hiriguneak gero eta dentsoagoak izango dira eta
baliabide gutxi izango dituzte eta baliabide horien
kudeaketa eraginkorra izatea ezinbestekoa izango da.

Hiriek gaur egun gizartean dute garrantzia ikusteko
azpimarratu behar badago baita ere energiaren % 75a
hirietan kontsumitzen dela, inbernadero efektuaren kasuen %
80a hirietan sortzen dela. Hiriek, aldiz, munduko
lurraldeen % 2a okupatzen dute.

Guzti hauek ikusirik, gaur egungo hiriek erronka handiak
dituzte, hainbat eta hainbat zerbitzuri aurre egin behar
diete hiritarrak gero eta zerbitzu gehiago eskatzen dituzte
eta guzti honi modu eraginkor eta azkar batean erantzun
behar zaio.

Arazo hauei aurre egin nahian, "smart cities" edo "hiri
adimendua" kontzeptua garatzen ari da mundu guztian.
Kontzeptu berritzaile bat da hau. Kontzeptuak berak dituen
ezaugarri