Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Alex Etxeberria Aranburu Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskal altzairutegien etorkizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0147]
2012.05.24
154
05:56

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00147Euskal altzairutegien etorkizunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT) (10:31)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (10:45)Bideoa ikusi

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Olazabal Estecha, Carlos (PV-ETP LT) (10:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:05)Bideoa ikusi

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (11:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT) (11:15)Bideoa ikusi

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (11:21)Bideoa ikusi

Olazabal Estecha, Carlos (PV-ETP LT) (11:24)Bideoa ikusi

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (11:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Alex Etxeberria
Aranburu Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, euskal altzairutegien etorkizunari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda. Etxeberria jaunak du
hitza.

ETXEBERRIA ARANBURU jaunak: Legebiltzarburu anderea, zure
baimenarekin. Legebitzarkideok, egun on.

2004. urtetik 2007. urtera arte iraun zuen onura-garai
baten ondoren, 2008. urtetik euskal altzairugintza egoera
larrian aurkitzen da. Azkenaldian gero eta ahots gehiago
dira euskal altzairugintzaren etorkizunaz kezkaturik
agertzen zaizkigunak.

Azkeneko berria Laminados Arreguiko langileak desagertze-
ERE baten aurrean aurkitzen direla da. Aurretik, Celsa
taldean, Nervaceron ere une larriak eta kaleratze-mehatxuak
dituzte. Eta egoera antzekoan aurkitzen dira baita ere
hainbat enpresa siderurgikotako langileak.

Izan berri ditugu Bergarako Altos Hornoseko langileak ere
beraien eskaerekin. Gallardoko hainbat langile kaleratu
ziren Azpeitian. ACB bera ere, zazpi hilabete geldirik egon
ondoren, egun hauetan martxan jarri dela iragarri da, baina
ez dago garbi zenbat iraungo duen egoera honek, ze berriro
ere taldeko egoerari erantzunez izango baita galdera horren
erantzuna eta ez ACB beraren lehiakortasun edo etorkizunari
erantzunez.

Gaur gauden egoerara nola iritsi garen aztertzea
garrantzizkoa dela uste dut diagnostiko zuzen bat egiteko
eta etorkizuneko ateak eraikitzeko.

Altzairugintzak euskal ekonomian izan duen eta duen pisua
oso garrantzitsua izan da. Euskal ekonomiaren ardatza izan
da eta izan beharko luke etorkizunean ere.

Oraindik ere, euskal ekonomiaren historia aztertzen denean,
eztabaidak daude zein izan zen gaur egungo euskal
ekonomiaren aurrekaria, komertzioa edo burdina eta
altzairugintza izan zen. Dudagabekoa dena da XIII. mendetik
burdingintzak euskal ekonomian izan duen garrantzia,
garaiko fuero eta ordenantzetan aipatzen baita burdingintza
espresuki. Eta garai hartako hainbat herrialdetan