Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Euskal Talde Popularra, Aralar eta Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sistemaren azterlan objektibo eta gardena egiteko erabili beharreko adierazle sorta finkatuko duen lantaldea sortzeari buruz. [09
11
02
01
0737]
2012.06.14
159
08:33

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00737Euskal hezkuntza sistemaren azterlan objektibo eta gardena egiteko adierazle baliagarrien sorta finkatuko duen lantaldea sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:22)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:27)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:30)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (12:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (12:40)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:44)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (12:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:57)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:02)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:13)Bideoa ikusi

Testua

Eguneko gai-zerrendaren bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Talde Popularrak, Aralar
eta Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeek egindako legez besteko
proposamena, hezkuntza-sistemaren azterlan objektibo eta
gardena egiteko erabili beharreko adierazle sorta finkatuko
duen lantaldea sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duten taldeen txanda. Hasteko, Mistoa-
Eusko Alkartasuna taldearen ordezkariak, Agirrezabala
jaunak, du hitza.

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
andrea.

Euskal hezkuntza sistema azterketa eta hausnarketa prozesu
batean sartuta dago. Ikusi besterik ez dugu Kristau Eskolak
Legebiltzar honetan egindako agerraldian eta emandako
txostenean egiten dituen planteamenduak.

Ikusi besterik ez dugu BIE sarean EIGEk, eskola publikoko
ordezkariek, bai guraso zein Lehen Mailako Hezkuntzako eta
Derrigorrezko Hezkuntzako ordezkariek eginiko eta talde
horri aurkeztutako txostena "Euskal eskola publikoa
haratago".

Esan bezala, agente ezberdinek hausnarketa prozesu sakon
bati ekin diote eta Legebiltzar hau ezin da hausnarketa
horietatik aldendu eta ezin ditu hausnarketa horiek
alboratu. Proposamenak interesgarriak dira eta klabeak
planteatzen dituzte. Eta proposamen ezberdinen asmoa
beretsua da: Etorkizuneko euskal hezkuntza sistemaren
nondik norakoak zutabetzen joatea".

Horixe da, hain zuzen, ekimen honen helburua: agente
ezberdinak entzun eta agente ezberdinekin lan egin
azterketa objektibo eta garden bat egiteko, akordio zabala
lortu asmoz. Eta honek denok konprometitzen gaitu, bai
eskola publikoko ordezkariak zein kontzertatutakoak zein
alderdiok zein Hezkuntza Saila; partaide guztiok, gure
eskuetan dagoelako euskal hezkuntza sistema gurea,
kalitatekoa eta denon artean adostutakoa egitea.

"Zehaztutako helburuak eta ekintzak ("Euskal eskola
publikoa haratago" dokumentutik aterata dago) EAEko
irakaskuntza publikoak aurrean dituen erronka nagusien
sintesiaren lehen zatia dira eta,