Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuaren antolaketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0721]
2012.06.14
159
08:33
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00721SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuaren antolaketari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT) (13:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:26)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:33)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (13:37)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:41)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:45)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT) (13:51)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:57)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:02)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:03)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Eguneko gai-zerrendaren zortzigarren puntua: "Euzko
Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuaren
antolaketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Jarraian, Euzko Abertzaleak taldearen ordezkariak,
Arrizabalaga andreak, du hitza.

ARRIZABALAGA OLAIZOLA andreak: Eguerdi on guztioi.

Gure gaurko proposamen hau SOS Deiak larrialdietarako
zerbitzuari buruzkoa da. Ezin dezakegu ahaztu zerbitzu hau
25 urtetan zerbitzu erreferentziala izan dugula. 25 urtetan
milioika dei jaso dituela eta azken finean sarriegi
gertatzen diren bizitzako unerik latzenetan arreta emateko
zerbitzu publikoa dugula SOS Deiak. Egia da zerbitzu
bikaina izan dela. Eta larritasuneko uneei erantzuteko
dagoelako, ahal den onena izan behar du zerbitzu horrek.

Agintaldi honetan, egia esan, zerbitzuen inguruan
gorabehera asko eman dira eta jarraipena egiten saiatu gara
eta askotan ez dugu oso ondo ulertu Jaurlaritzaren
kudeaketa, zerbitzu honi buruzkoa, azken hiru urte luze
hauetan.

2010eko hasieran sailburuak emandako erantzun batean zioen
ikerketa bat -horrela zion erantzunak- egin asmo zutela
zerbitzua bere orokortasunean hobetzeko eta ikerketa horren
baitan ezartzen zutela baita zerbitzua zentralizatzeko edo
ez zentralizatzeko balorazioa.

2010ean sailburuak Ertzaintzaren berrantolaketa eta
modernizaziorako Plana aurkeztu zuen eta plan horren
barruan, besteak beste, SOS Deiak zerbitzuak ere lekutxo
bat izan zuen, hain zuzen zentralizazioa iragartzeko eta
bertan lan egiten duten ertzainak -SADAEko
Ertzainak- hortik atera eta bestelako langileekin
ordezkatuko zirela esateko.

2011ko abuztuan publikoki iragarri zen zentralizazioa iazko
urteko amaierarako egingo zela, horretarako kontratetako
langileei ikastaro bereziak eskainiko zitzaizkiela.
Horretaz aparte, 38 langile berri kontratatu zituen
Jaurlaritzak eta kontratazio berri horientzako formakuntza
eskaintzeko 300.000 euro inguru gastatu zituen.

Baina adibidez, handik