Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gizarte-enpresa berritzaileari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0704]
2012.06.14
159
08:33
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00704Gizarte-enpresa berritzaileari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT) (19:24)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (19:32)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (19:34)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (19:38)Bideoa ikusi

Martínez García, Javier (SV-ES LT) (19:40)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT) (Eserlekutik) (19:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:46)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Eguneko gai-zerrendaren hirugarren puntua: "Euzko
Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, gizarte-enpresa berritzaileari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Hernaez andreak
dauka hitza, ekimena defendatzeko.

HERNAEZ LAVIÑA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on guztioi.

Gaur egungo Euskadiren erronka garapen eta hazkunde
jasangarrietarantz jotzea da, hiru zutabe hauek kontutan
hartuz: ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala. Eta hau
guztia, derrigorrez, berrikuntzatik pasatzen da.

Gaur egungo krisi-egoeran ezinbestekoa dirudi bestelako
negozio-bideak jorratzeko eta enplegua sortzeko testuinguru
egokia eratzea, eta, haren barruan, enpresek gizartearen
garapenean parte hartzea, etorkizunean ere aurrera egiten
jarraitu ahal izateko; eta, testuinguru horretan, funtsezko
tokia du gizarte-enpresa berritzaileak. Enpresa-mota
horiek, gainera, ez zaizkio arrotz gure herriari,
denboraren poderioz gizarte-konpromisoa eta tradizio
kooperatiboa bilakatu baitira negozioak egiteko gure eraren
ardatz. Oro har esanda, beraz, ideia berriak berrikuntza
arrakastatsu bilakaraztean datza ekintzailetza, eta hainbat
baliabide behar dira horretarako, hala nola trebeziak,
sena, sormena, iraunkortasuna eta arriskua hartzeko
gaitasuna.

Zer bereizgarri dute, baina, gizarte-ekintzailetzako
proiektuak? Halako proiektuek gizarte-helburuak dituzte;
horixe dute bereizgarri. Horixe da, beraz, enpresa-
ekintzaileen eta gizarte-ekintzaileen arteko
desberdintasuna, alegia, azken horiek gizartean eragitea
dutela xede. Puntu horretan, baliteke denok ez ulertzea
berdin zer adierazi nahi duen gizarte horrek; baina, itxura
denez, bat gatoz denok gizarte-helburu horrek ez duela
zertan gizarte-ekintzailetzako proiektuen helburu bakarra
izan eta, beraz, arlo horrek ez duela zertan irabazi
asmorik gabeko erakundeetara soilik mugatu behar.

Gizarte-ekintzaileentzat irabazi ekonomikoa ez da funtsezko
helburua, eta