Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, doako justiziaren gaineko dekretuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
03
00
0152]
2012.06.21
160
07:31

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00152Doako justiziaren gaineko dekretuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:44)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:10)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (13:13)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:17)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (13:20)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (13:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:37)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:43)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (13:50)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (13:54)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:56)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Nerea Llanos
Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
doako justiziaren gaineko dekretuari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Llanos andreak du
hitza.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on guztioi.

Eta berriro errepikatuko ditugu eztabaidak. Hau, zehazki,
duela 15 egun izan genuen.

Orduan esan nuen bezala, doako justizia arautzen duen
dekretua berritzeko asmoa ia hasieratik izan du Jaurlaritza
honek. Eta oraindik ez dakigu zergatik; izan ere, esaten
nuen bezala, askotan eztabaidatu arren, ez da nahikoa
arrazoitu zerk behartzen duen erreforma hau egitera.

Ez talde honek bakarrik, baizik eta Ganbera honetako beste
batzuek ere esan dugun bezala, abokatuak eta zerbitzuaren
erabiltzaileak nahiko kontent daude, doako justiziaren
egungo arauketak, salbuespen gutxi batzuk kenduta, ondo
funtzionatu baitu, nahiz eta askotan gaiak oso zailak izan,
eta, horrenbestez, erreformak presarik ez izan.

Funtzionamendu egokiaren erakusgarri da erabiltzaileak ez
direla ia kexatzen, eta aurkezten diren kexak sakonki
aztertu eta konpontzen dituztela abokatuen elkargoetako
gobernu-batzordeek, haiei baitagokie hori egitea.

Erreformaren egokitasuna, esan nuen bezala, oso
zalantzagarria da, kontuan hartzen badugu Doako Justiziaren
Legea, indarrean 15 urte eman ondoren eta oso bestelako
egoera sozioekonomiko eta juridikoan, berritu egin behar
dela.

Egia da, hemen esan zen bezala, aurreko Gobernuak erreforma
iragarri zuela, baina Zapatero jaunaren aurreko Gobernua,
hau bezala, iragarpenetatik bizi zen. Baina egungo
Gobernuak ere badu erreforma egiteko asmoa, eta, Gobernu
hau askoz fidagarriagoa denez, erreforma egin egingo da.

Horregatik, zaharkituta geratu den lege bat garatuko duen
dekretu bat aldatu aurretik, lege berri hori onartu arte
itxarotea izango litzateke logikoena, eta, gero, dekretua
lege hartara moldatzea planteatzea.

Guk argi utzi dugu