Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen irizpena, Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
09
02
02
0021]
2012.06.28
163
08:30

Jatorrizko ekimenak

09\09\02\02\00021Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko.

Izapideak

Onetsia 17/2012 Legea

Hizlariak

Botazioa. (14:11)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (14:12)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:16)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (14:21)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (14:24)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (14:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Erakunde, Herrizaingo eta
Justizia Batzordearen irizpena, Kazetarien Euskal Elkargoa
sortzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Hitz egingo du batzordeko kideren batek irizpena
aurkezteko? Ez.

Ongi, irizpenari ez zaionez boto partikularrik aurkeztu,
ezta zuzenketarik erreserbatu ere, irizpen osoa bozkatuko
dugu, Araudiaren 141.2 artikuluari jarraikiz.
Legebiltzarkideak beren eserlekuetan eseri arte itxarongo
dugu bozketari ekiteko.

Irizpena bozkatuko dugu. Eman dezagun botoa. (Geldiunea)

Bozketa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak, 75;
aldekoak, 40; aurkakoak, 35; zuriak, 0; abstentzioak, 0.

LEHENDAKARIAK: Beraz, onartu egin da.

Botoaren zergatia azaltzeko txanda. Zein taldek hitz egin
nahi dute botoa azaltzeko? Agirrezabala jauna, zurea da
hitza.

AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
andrea.

Eusko Alkartasunak aurka bozkatu du, legearen aurkakoa
baita.

Legeak berak eragozten du Kazetarien Euskal Elkargoa
sortzea. Lege-proposamenak aipatzen dituen aurrekarietako
bat azaroaren 21eko 18/1997 Legea da, tituludun lanbideei
eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoa.

Lege horren 23. artikuluak argi uzten du elkargo-antolaketa
hedatuko dela lege hori indarrean jartzen denean antolaketa
hori ez duten lanbideetara bakarrik, betiere lanbide
horietan jarduteko unibertsitate-titulua behar bada eta
interes publikoaren arrazoiak tarteko badira.

Bistakoa da kazetaritzan jarduteko ez dela beharrezkoa ez
nahitaezkoa unibertsitate-titulu hori izatea. Edozein
komunikabidetako edozein erredakziotan aurkitu daitezke
beste unibertsitate-prestakuntza bat duten kazetariak edo
kazetaritza-titulurik ez dutenak, ikasketak hasi baina
inoiz bukatu ez zituztelako, baina ezin daiteke ukatu
kazetariak direla eta horretan dihardutela. Ez da
abokatuen, arkitektoen, medikuen edo aparejadoreen kasu
bera. Izan ere, lanbide horietan jarduteko, ezinbestekoa da
titulu jakin hori