Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Seme-alaben ardura duten gurasoen edo seme-alabarik gabeko bikoteen elkarbizitza hausten den kasuetako gurasoen erantzukizun partekatuari buruz eta familia-harremanei buruz aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
09
02
04
0005]
2012.06.28
163
08:30

Jatorrizko ekimenak

09\09\02\04\00005Seme-alaben ardura duten gurasoen edo seme-alabarik gabeko bikoteen elkarbizitza hausten den kasuetako gurasoen erantzukizun partekatuari buruz eta familia-harremanei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aurkako txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (16:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:50)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:52)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (16:56)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (17:00)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (17:08)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:14)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (NV LT) (17:21)Bideoa ikusi

Testua

Legebiltzarkideok, gai-zerrendako zortzigarren puntua:
"Seme-alaben ardura duten gurasoen edo seme-alabarik gabeko
bikoteen elkarbizitza hausten den kasuetako gurasoen
erantzukizun partekatuari buruz eta familia-harremanei
buruz aurkeztutako legegintzako herri-ekimeneko lege-
proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Alde egiteko txanda. Zer taldek hitz egin nahi dute alde
egiteko txandan?

Kontra egiteko txanda. Arana jauna, zurea da hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Ongi etorri gonbidatu guztiok.

2005eko uztailaren 8ko 15/2008 Legeak gaizki deituriko
zaintza partekatuaren irudiaren berariazko erreforma lehen
aldiz sartu zuen gure zuzenbidean. Gure iritziz, gaur
Ganbera honetara ekarri den proiektuak kolektibo jakin
batzuen eskaeran du oinarria, elkarbizitza hausten den
kasuetako pentsioekin eta familiaren etxebizitzarekin
zerikusi handiagoa duena adingabeekiko harreman-
denborarekin baino. Kontu horiek ebatzi beharrekoak dira,
noski, baina ez dute justifikatzen erreforma juridiko bat
eta askoz gutxiago lege berri bat.

Zaintza partekatua ez da premia juridikoa, ezta sistema hau
gure inguruneko legeria guztietan hedatuta dagoela dioen
argudioan babesten denean ere, izan ere, Emakume Juristen
Elkarteak ezagutzera eman zuen bezala, zuzenbide
konparatuko azterketa batek erakusten zuen zaintza
partekatua ez dela Europa osoan hedatuen dagoen irudia:
lehenik, Belgika, Frantzia, Ingalaterra, Italia eta Txekiar
Errepublikako legerietan soilik arautzen delako berariaz
zaintza partekatuaren irudia, bikotearen elkarbizitza
hausten denean adingabea bi gurasoekin txandaka bizitzea
bezala ulertuta, hau da, Europar Batasuneko herrialde
guztien % 23an soilik; eta bigarrenik, terminoak ez
duelako gauza bera adierazten, izan ere, Espainian guraso-
ahala eta zaintza bereizi egiten dira eta erratzera
eramaten du, bikoizketa hori ez dagoelako gainerako
herrialdeetan.

Seme-alabei buruzko edozein neurri iradokitzen duen
elementu nagusia da haiekiko